Laguntzak

/Laguntzak
Laguntzak 2018-04-16T12:42:46+00:00

Donostia INN Donostiako enpresa-proiektuak bultzatzen eta haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, eta pertsona kualifikatuen eta, kanpoan lan egiten dutenen kasuan, beren ingurunearen garapen profesionalerako laguntzen programa da. Hurrengo ezaugarrietako bat duten tokiko proiektuak izan beharko dute:

  • Egungo merkatuarekin edo gizartearekin alderatuta balio bereizgarri bat
  • Teknologia, ezagutza edo/eta berrikuntzako erabilera intentsiboa
  • I+Geko proiektuak
  • Produktu edo/eta zerbitzu berri eta erabilgarriak
  • Egun daudenak baino eraginkorragoak diren negozio-prozesu edo negozio-ereduak, eta gure hiriko garapen sozioekonomikoan eragin handia izango dutenak.
  • Profil kualifikatuak sartzen dituzten proiektuak eta balio erantsi altuko profil profesional berriak garatzen dituztenak.