WGSN-ren hitzaldia

WGSN biltzarraren 5. edizioan  zure zain izango gara! 

San Sebastián Shops-eko Donostia Moda Klusterrak eta Kutxa Kultur Modak moda-joeren aurreikuspenean mundu-mailan liderra den biltzarraren edizio berri batera gonbidatzen zaitu.

Bertan izango da Isabel Mesa, WGSNko Country Managerra Espainia eta Portugalerako, eta 2020ko Udaberria/Uda errepasatzeaz gain, 2020-2021 Udazkena/Neguaren aurrerapenak eskainiko ditu.

Halaber, modako enpresa batek funtzionamendu ona izateko gakoak aurkeztuko ditu eta bildumen erosketa eta ondorengo salmenta eraginkorra izateko erremintak ere bai.

Moda femeninoaren pronostikoak, koloreak eta konbinazioak, funtsezko piezen aurrerapenak… topaketa honetan jorratuko diren beste gai batzuk izango dira. Zu bertan izatea espero dugu.
Ez galdu! 

2019/11/07  20:15tik  22:15ak arte
Kutxa Kultur Plaza Espazioa (Tabakalera- 4. solairuan)

Bertaratzekotan adierazi azaroak 6a baino lehen.

Izen ematea
By | 2019-10-31T09:44:01+00:00 urria 31st, 2019|destacada-home-eu, ekitaldiak, slider-portada-eu|