/, slider-portada-eu/Gipuzkoar diseinatzaileen Garbera Merkataritza-guneko espazioaren aurkezpena

Gipuzkoar diseinatzaileen Garbera Merkataritza-guneko espazioaren aurkezpena

Ostegunean, urriak 3, aurkeztu zuten Garbera Merkataritza-gunearen barruan, jatetxeen plazan, egongo den moda-sortzaileentzako aldi baterako espazioaren aurtengo edizioa. Gipuzkoa de Modak, Donostia Moda Klusterrarekin batera, sustatu eta bultzatu du berriz ere donostiar marka eta diseinatzaileen parte-hartzea ekimen honetan, udazken-neguko 2019/2020 denboraldiko GdM San Sebastian Moda jaialdiaren aurretik. Laura Chamorro Gipuzkoa de Moda ekimenaren zuzendariak aurkeztu du ekitaldia, eta berarekin egon dira Nuria Vegas Merkataritza-guneko kudeatzailea, Ernesto Gasco Ekonomia Sustapeneko zinegotzia eta San Sebastian Shops plataformaren kudeatzaile Iñigo Garcia.

Maider Alzaga diseinatzailearen proposamenak, Davidi Duren buru-apaingarriak, Hondarribiko Luhei markaren moda, Telarista Urbanaren ehunik jasangarrienak eta Testone Hojas eta Laia Varelaren bitxiak aurkituko ditugu espazio horretan. Gainera, hilabete osoan zehar, joskintzako tailerrak egingo dira Muchas Telas eta Historias Hiladasen eskutik (by Alfa); urriaren 19an, Garberak aukera emango die Gipuzkoako bost marka horiei San Telmo Museoko desfilean egon daitezen, eta urriaren 26an itxiko da aldi baterako espazio hori, ekitaldi berezi batekin.

By | 2019-10-08T12:53:46+00:00 urria 4th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|