/, slider-portada-eu/Donostia Moda klusterrak San Sebastian Shops-ekin batera parte hartzen du uztailaren 12, 13 eta 14an ospatuko den #donostiamarket udako edizioan

Donostia Moda klusterrak San Sebastián Shops-ekin batera parte hartzen du uztailaren 12, 13 eta 14an ospatuko den #donostiamarket udako edizioan

 

Donostia Moda Klusterrak San Sebastian Shops-ekin lankidetzan, hiriko merkataritza sustatzeko beherapen denboraldian helburua duen UDA #DONOSTIAMARKET azoka parte hartzera animatzen zaituzte. Bi jarduera nagusi izango ditu:

  •  MERKATARITZA-AZOKA KALEAN.
  • MERKATARITZA-AZOKA ALDERDI EDER-en

MERKATARITZA-AZOKA KALEAN: UZTAILAK 12-14

Produktuak kalean saltzeko aukera. Parte hartuko duten saltokiek dendaren aurrean salgaiak erakusteko aukera izango dute, produktuak kontsumitzaileei hurbiltzeko helburuz. Ekitaldia identifikatzeko 80 cm-ko bi globo ere erabiliko dira. Ekitaldiaren aurretik, DONOSTIA MODA KLUSTERRAK visual merchandisingari buruzko aholkuak emango dizkie merkatariei.

MERKATARITZA-AZOKA ALDERDI EDER-en: UZTAILAK 13-14 

Uztailaren 13an eta 14an, 11:00etatik 21:00etara, Alderdi Ederren zabalgunean herritarrei eta Donostia bisitatuko duten turistei irekita egon da. HELBURUA MERKATARITZA-IBILBIDEAK SORTZEA ETA EROSLEAK ERAKARTZEA DA.

Moda-, edertze-, dekorazio-, lifestyle- eta gastronomia-postuak


HEDAPENA

  • Berariazko KARTELA sortzea. Saltokietan banatzea eta jartzea.
  • Prentsaurrekoa: DONOSTIAKO UDALA. Hedabideetan zabaltzea.
  • Publizitatea DIARIO VASCO egunkarian, probintzia osora iristeko.
  • Iragarkiak IRRATIAN.
  • Publizitatea dBUSeko pantailetan.
  • Hedapena web orrietan: SAN SEBASTIÁN SHOPS, DONOSTIAKO SUSTAPENA ETA DONOSTIAKO UDALA.
  • Hedapena sare sozialetan.

PARTAIDETZA-KUOTA

MERKATARITZA-AZOKA KALEAN:

  • Saltokia bazkidea bada / Klusterra: KOSTURIK GABE
  • Saltokia bazkidea ez bada: 20 €

MERKATARITZA-AZOKA ALDERDI EDER-EN (karpak):

  • Saltokia bazkidea bada / Klusterra: 20 €
  • Saltokia bazkidea ez bada: 50 €

IZENA EMAN nahi baduzu, bete ondoko FORMULARIO hau, deitu 943 09 09 38 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat info@sansebastianshops.com helbidera “#DONOSTIAMARKET IZEN-EMATEA” gaia adieraziz.

 

By | 2019-06-11T09:47:30+00:00 ekaina 11th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|