//EHUko udako ikastaroak Balenciaga Museoan

EHUko udako ikastaroak Balenciaga Museoan

Aurkezpena

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den einean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan. Azken urteetan, modaren industriak bere politikak berrikusteari ekin dio, langileen lan baldintzei, ekoizpen prozesuen iraunkortasunari, ingurumenari nahiz animalien eskubideei dagokienez, sektore akademiko eta sozialek modari gero eta arreta handiagoa ematen diotela-eta, modari buruz gero eta analisi sakonagoak egin ohi direla-eta, eta, horrekin batera, kontsumitzaileak gero eta konpromiso handiagoa hartzen ari direla-eta. Era berean, kontzeptualizazio eta adierazpenarekin lotutako moda diseinu bektoreek, moda sistema berak errepikatu ditzaken arazoen inguruko eztabaida bultzatzen ari dira: hala nola sexuagatiko edo sexu joeragatiko, arrazagatiko, gorpuzkeragatiko, klaseagatiko eta adinagatiko diskriminazioa.

Helburuak

  1.  Modari buruzko gaur egungo ikuspegi eta politika etikoek biltzen dituzten arloak, faktoreak, subjektuak, gaiak eta ekoizpen, merkataritza, ingurumen eta sorkuntza prozesuak nahiz prozesu soziokulturalak testuinguruan kokatzea.
  2. Gizarte garaikidearen izaera etikoko zalantzen eta eskarien bidez, modaren industrian, kontsumitzaileengan eta hauen arteko elkarreraginean sortzen ari diren paradigma berriak eta paradigma horiei atxikitako erronka, oztopo eta helburuak aztertzea.
  3. Gizarteak eta gobernu erregulazioek eskatzen duten oinarri etikoko eraldaketa gauzatzeari begira, moda inguruko diseinu eta enpresa jardueren aldetik hartzen ari diren neurri zehatzen eta berrikuntzen berri ematea.

Programa

Ikastaroan, ikuspegi orokorretik aztertuko dira gaur egun modak etikarekin garatzen dituen topaketak eta honek gizartearekin eta ingurumenarekin dituen loturak.

Modarekin loturiko esparru akademikoetan itzal handia duten hiru hizlari arituko dira ikastaroan; hain zuzen ere, modaren etikari atxikitako auziak testuinguruan kokatu eta aztertuko dituzte aditu horiek, moda ekoizpen material eta kultural gisa harturik. Era berean, modaren diseinu alderdi kontzeptual-sortzailetik nahiz enpresa alderditik helburu etikoei loturik garatzen ari diren ekintza eta esperientzia zehatzak aurkeztuko ditu ikastaroak, ikuspegi espezializatutik. Arreta berezia emango die gertatzen ari diren berrikuntza eta hobekuntzei, hala modaren balio kateari dagokionez (iraunkortasuna, lan baldintzak, ingurumenaren eta animalien eskubideen errespetua, etab.) nola modak nortasun sozial, politiko eta kulturalen eraikuntzan egiten duen bitartekaritza lan sinbolikoari dagokionez.

Jardunaldi bakarrean egingo den ikastaro honen egitarauak hiru hitzaldi biltzen ditu, eta mahai inguru bat, hiru aditu ospetsuen eskutik —bi nazioarteko mailakoak eta estatu mailakoa bestea—. Oro har, eduki teorikoak landuko dira, eta, horrekin batera, gaiari loturiko gaur egungo kasu eta esperientzia adierazgarrien analisia egingo da.

Programa

Uztailak 5

10:00-10:30: Ongietorria eta dokumentazioa banatzea

10:30-11:00: Ikastaroaren aurkezpena

Aurkezpenean, ikastaroaren helburu eta edukien berri emango da. Parte-hartzaileak:

—  Miren Vives, Cristóbal Balenciaga Museoaren zuzendaria.

—  Yon eta Xabier Martinez-Jauregi, Estudio Yoxekoak (ikastaroaren zuzendariak).

—  Mikel Mendarte, Kultxa Kultur programaren zuzendaria.

—  Laura Chamorro, Donostia Moda klusterraren zuzendaria.

11:00-12:00: Hitzaldia

Joanne Entwistle

Hacia una ética de la moda: retos y avances.

Hitzaldi marko honetan, diseinuaren, ekoizpen material eta sinbolikoaren eta kontsumoaren prozesuetan jarduera etiko eta arduratsua sustatzeko, gaur egun, modak aurrez aurre dituen oztopo eta aukera nagusiak landuko dira, soziologiaren ikuspegitik.

12:30-13:20: Hitzaldia

Elena Salcedo Allende

El desafío de la sostenibilidad en la industria de la moda.

Hitzaldi honetan, modak industria gisa sortzen dituen kalteak izango dira aztergai, baita ildo horretatik modaren industriak bere gain hartu beharreko oinarri etiko eta ekologikoko erronkak ere. Iraunkortasunari dagokionez —eraginkortasunetik hasi eta erregeneraziora– egin diren zenbait hurbilpen landuko dira, hobekuntzak eta berrikuntzak —teknologian, modeloetan, produktuaren bizitza-ziklo osoan aplikatutako sistemetan— egin dituzten hainbat adibide erreal oinarri hartuta.

15:30-16:20: Hitzaldia

Sass Brown

Innovación en el diseño de moda consciente.

Markek eta diseinatzaileek gero eta presio handiagoa dute modaren industriak eragiten duen inpaktu etikoari eta ingurumen inpaktuari erantzuteko. Hitzaldi honetan, moda diseinuko jarduera arduratsu eta kaltegarriak aztertuko dira, modaren sistema, negozioa nola egiten dugun eta nola kontsumitzen dugun zalantzan jartzen ari diren kontzeptuak eta soluzioak kontuan hartuta.

16:30-17:10: Bateratzea / Mahai ingurua

Hiru hizlariek parte hartuko dute, eta Estudio YOXeko kideak izango dira moderatzaileak.

Hizlariak

Joanne Entwistle

Profesora, investigadora y escritora especializada en sociología. Dedica su labor de investigación a la moda, el cuerpo, la mediación cultural, la producción estética y el género. En el ámbito académico, es profesora adjunta del Departamento de Industrias Creativas y Culturales del Kings College de Londres desde 2011. Recientemente, ha sido nombrada Responsable de Educación de dicho Departamento. Anteriormente, ha impartido clases en el London College of Fashion, University of the Arts London, London Metropolitan University y el Departamento de Sociología de la Universidad de Essex. En el ámbito internacional, ofrece charlas, ponencias y talleres, siendo la más reciente la ponencia sobre Nuevos Modelos de Diversidad presentada en Nueva York en el 19o simposio sobre moda celebrado en The Museum at FIT, que se ha centrado en la Moda y el Físico. Entwistle ha recibido una beca del British Economic and Social Research Council (esrc) para estudiar los comportamientos en la compra de moda en el sector minorista británico y, más recientemente, gracias a una beca de la British Academy, ha analizazdo, junto con otros investigadores, las infraestructuras y la seguridad de las mujeres trabajadoras en la India. Además de un gran número de ensayos y artículos académicos y de interés general, ha escrito los siguientes libros: The Fashioned Body: fashion, dress and modern social theory (2015 – primera edición de 2001, Polity Press, Cambridge) y The aesthetic economy of fashion: markets and value in clothing and modelling (2009. Bloomsbury, Oxford). Ha coeditado Body Dressing con E. Wilson (2001. Bloomsbury, Londres), Fashioning Models: Image, Text and Industry, con E. Wissinger (2012. Bloomsbury, Londres) y The Handbook of Fashion Studies, con S. Black, et.al., (2013. Bloomsbury, Londres). Es Doctora en sociología por la Goldsmith College University.

Elena Salcedo Allende

Consultora, investigadora y profesora en sostenibilidad y gestión del cambio. Se especializa en la integración de la sostenibilidad en empresas y organizaciones, nuevos modelos de negocio y hábitos de consumo. Es cofundadora de la empresa de servicios para la transformación Far&Sound. Desde 2014 es asesora externa de sostenibilidad medioambiental para el grupo Inditex. En 2011 cofundó la empresa Beco, primera plataforma en España dedicada a la creación y promoción de iniciativas vinculadas a la sostenibilidad en la industria de la moda. Ha sido directora ejecutiva del Projecte Bressol, incubadora de empresas de moda de la Generalitat de Catalunya. Ha realizado consultoría para diferentes firmas de moda en España y Colombia. En su labor como docente, ha ejercido en centros como la Escuela superior de Administración y Dirección de empresas (ESADE), Felicidad Duce y Elisava en Barcelona. Desde 2013 es responsable del programa de gestión de la moda y del curso de especialización en moda ética y sostenible en el IED de Barcelona, centro en el que imparte docencia desde 2003. En su faceta como investigadora es autora de Moda ética para un futuro sostenible (2014. Ed. Gustavo Gili, Barcelona.) y coautora junto a Mercedes Cardenal de Moda y Empresa (2004. Ed. Granica). Es licenciada y máster en Administración y Dirección de Empresas por el ESADE. Realizó, además, el máster cems en International Management por el wu, Vienna University of Economics and Business de Viena, Austria.

Sass Brown

Es investigadora, diseñadora, escritora y educadora especializada en la moda ética en todas sus variantes, desde el Slow Design —o diseño lento— y la herencia artesanal hasta el reciclaje, reutilización y modelos de negocio alternativos. Sass Brown, actualmente en excedencia de su trabajo como Decana fundadora del Dubai Institute of Design and Innovation, realiza un doctorado en artesanía global y modelos de desarrollo sostenible en la Manchester Metropolitan University. Con anterioridad, ha sido Decana interina de la Escuela de Arte y Diseño del FIT (Fashion Institute of Technology) de Nueva York. Como diseñadora de moda con experiencia en el desarrollo sostenible, Brown es asesora de Sustainia100, la guía anual danesa de soluciones sostenibles que recoge los avances en sostenibilidad en múltiples sectores industriales. También es investigadora de diseño asociada del consorcio de investigación educativa MISTRA Future Fashion que asesora sobre la integración de la sostenibilidad en los sistemas convencionales de la moda. En el panorama mundial, además de publicar artículos y ofrecer ponencias en torno a la moda sostenible, ha sido asesora de diseño sostenible en cooperativas de mujeres, instituciones educativas, agencias gubernamentales, ONGs y pequeñas y medianas empresas. Entre sus publicaciones, destacan los libros Eco Fashion y ReFashioned, de la editorial británica Laurence King, ambos traducidos al italiano y al español. Doctoranda en la actualidad, ha realizado el Máster de Gestión de Moda Global del FIT de Nueva York y es licenciada en Diseño de Moda por la Ravensbourne College of Art and Design (Reino Unido).

Informativa

Data: Uztaila 5.

Tokia: Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.

Hizkuntza: gaztelania. ingelesezko hitzaldietan, aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da.

Parte-hartzaileak: modarekin, artearekin eta gizarte zientziekin loturiko esparru orotako ikasle eta profesionalei nahiz interesdun orori begira antolatutako ikastaroa da.

Parte- hartzaile kopuruak: 46 parte-hartzailerentzako tokia dago. izen-ematearen hurrenkeraren arabera beteko dira tokiak.

Matríkula: 50 € (maiatzaren 31ra arte) 65 € (ekainaren 1etik aurrera).

Toki kopuru mugatua izena eman behar da hemen: www.uik.eus

Harremanetarako: tfn +34 943 004 777 info@fbalenciaga.com

By | 2019-06-04T11:32:16+00:00 ekaina 4th, 2019|ekitaldiak|