2019Ko MEC. Merkataritza- saltokiak modernizatzeko laguntzak
XEDEA: EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea da Agindu honen xedea.
Enpresa onuradunek gutxienez 3 urtetako antzinatasuna izan beharko dute. INBERTSIOAK: A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
B) Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.
EPEAK: Eskaerak maiatzaren 30tik aurrera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Enplegu Sailaren webgunean.Eskaerak egiteko epea uztailaren 1an amaituko da, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada. ESKAERA : 100% Tramitazio elektronikoa. http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2019/mec_2019/ GARRANTZITSUA: 2018ko uztailaren 3tik 2019ko uztailaren 1ra egindako inbertsioentzako. Informazio gehiago, deitu 943 09 09 38 edo bidali email info@sansebastianshops.com. |
|