/, slider-portada-eu/Komertzio, Kirola eta kultura

Komertzio, Kirola eta kultura

Ekainaren 3tik Aurrera, donostiako bertako komertzioetan erosketak egiten dituenak, hirian ospatzen diren kirol eta Kultura ekintzez doan gozatzeko aukera izango du.

Hiriko komertzioaren sustapen, indartze eta sendotzeari laguntzea, Donostia urte osoan zehar destino erakargarri bihurtuz San Sebastian Shopsen helburuetako bat da. Donostiako merkataritza-sarea dinamizatu eta sustatzea, merkatariza jarduera dinamizatzaileen bidez, hauen bidez bai sektoreari eta bai hiriari berari on eginez, plataformaren helburu nagusia da, eta, horregatik, udaren iristea aprobetxatuz, “Bonoa gehi merkataritza, berdin Kultura eta Kirola” bataitutako proiektua jartzen da abian.

Ekainaren 3tik Aurrera, Donostiako bertako komertzioetan erosketak egiten dituenak, hirian ospatuko diren festival eta jarduera garrantzitsuenetako gonbidapenak eta deskontuak lortzeko aukera izango du. “Azken asteotan hainbat proba pilotu egiten hasi gara Donostia Moda Klusterrarekin edo Delteco Gipuzkoa Basketekin eta lehenengo emaitzak oso pozgarriak izan dira”, esan du Ernesto Gascok, Donostiako Udaleko Merkataritza eta Turismoko Zinegotziak. 

Ostegun eta ostiral santuan ospatu zen Aste Santuko Merkatuan, Delteco GBC-ren partiduetara joateko sarrerak banatu ziren. Behin erosketa eginda sarrera ematen zitzaion bezeroari. GdM San Sebastian Moda Festival PV2019-rekin egindako elkarlanari esker San Telmo Museoan ospatu ziren desfileetara eta Festival-eko beste hainbat ekintzetara joateko sarrerak banatu ziren hiriko komertzioen artean. Bigarren adibide honetan ere erantzuna oso baikorra izan zen” bukatu zuen zinegotziak.

Ekainetik aurrera moda eta saskibaloiaren arteko elkarlankidetzaz gain futbolak ere bat egingo du proiektu honekin Iñigo Garciak, SSShopseko gerenteak esan duen bezala. “Errealak ere parte hartuko du gure gertuko komertzioetan erosketa bultzatzeko proiektu honetan abuztuan futbol denboraldia hasten denean. Udazkenean ere Gipuzkoa Modak antolatuko duen Festibalaren partehartzea itxita daukagu, eta baita Delteco GBC-rekin lankidetzaren jarraipena ere. Eta udan zehar,bai Donostia Moda klusterrak eta bai SSShopsek berak ere sustatzen dituen ekintzetara joateko gonbidapenak ere, ea aurrerantzean hiriko festibal garrantzitsuenekin ere lankidetzak gehitu ditzakegun ere”.

Nola trukatu erosketa ticket-ak gonbidapenekin?

Behin erosketa burututa, bezeroa San Sebastian Shops-en bulegora hurbildu beharko da (Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan) ticket hori gonbidapen edo deskontuekin trukatzeko.

Ekimen honetara batu edo informatu nahi duten komertzioek Merkatarien Plataformarekin jar daitezke kontaktuak maiatzaren 23tik aurrera.

www.sansebastianshops.com

.

By | 2019-05-21T07:56:57+00:00 maiatza 20th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|