/, slider-portada-eu/Hiri ibiltokiek modaz betetzen dituzte auzo donostiarrak

Hiri ibiltokiek modaz betetzen dituzte auzo donostiarrak

GdM San Sebastián Moda Festivaleko 2019ko udaberri-udarako VII edizioak, Donostia Moda Klusterraren lankidetzarekin, San Sebastián Shops eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailarekin, ohikoa den bezala hiri ibiltokiak antolatu ditu Altza eta Amara auzoetan, hauetaz gain Zurriola Hondartzan ere beste ibiltoki bat barneratu du.
Esandako auzoetako dendek ez zuten sasoiko beren proposamenak aurkezteko aukera galdu nahi izan, helburu honekin finkatutako tokietan. Lehenengo desfilea maiatzaren 3an ospatu da Altzako Harrobieta Plazan eta Amarako Armerias Plazan maiatzaren 8an.
Edizio honetako berrikuntza nagusia Zurriola Hondartzan ospatu zen desfilea izan zen. Gros auzoko eta erdiguneko hamabost etxek moda hondarreraino eraman zuten ikusle kopuru handi baten begiradapean.
By | 2019-05-15T17:47:20+00:00 maiatza 13th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|