/, slider-portada-eu/Hirugarren urtez jarraian UPCYCLING proiektua sustatzen da

Hirugarren urtez jarraian UPCYCLING proiektua sustatzen da

Hirugarren urtez jarraian Ingurumen Sailak Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigo, AEG ikastetxe, Emaus Fundazio eta Garbera Merkatalgunearekin batera UPCYCLING proiektua sustatzen du ehunen soberakinak jantzi berri bihurtzeko helburuarekin.
Garbera Merkatalguneak edukiontzi batzuk ezarri ditu hiritar guztiek beren arropan utz ditzaten, horrela material hauei bigarren bizitza bat emango zaie.
Ekitaldia Laura Chamorrok, Donostia Moda klusterraren zuzendariak, aurkeztu du eta bertan Juan José Asensio Ingurumen Diputatua, Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomikoko Zinegotzia, Nuria Vegas, merkatalguneko gerentea, AEG ikastetxea eta Emaus Fundazioa izan ziren.
Ekimen honekin 2018an 2000 kilo arropa jasotzea lortu zuten eta aurten %25eko igoera izatea espero da. AEG-ko ikasleak material hauei bizitza berri bat ematearen arduradunak izango dira azaroan Miramar Jauregian ospatuko den Moda Iraunkorreko desfilerako diseinu berriak sortuz.
Emaus Fundazioak ekimen honekin bat egingo du material hauen berrerabilera nola gauzatu azaltzeko tailerrak burutuz, horrela hiritarren kontsumo arduratsua sustatu nahi da, baita bertako fabrikazioa eta Gipuzkoako moda iraunkorra bideratutako industriaren indartzea ere.
By | 2019-05-09T20:03:01+00:00 maiatza 8th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|