/, slider-portada-eu/Udaberri- udako Modaren Astearen VII. edizioa maiatzaren 1etik 5era

Udaberri- udako Modaren Astearen VII. edizioa maiatzaren 1etik 5era

Yolancris, Sophie et Voilà, Isabel Zapardiez eta Zergatik izango dira firma handietako batzuk edizio honetan protagonista

San Sebastián Moda Festival berritasunez beteta dator udaberri-udako VII. edizio honetan, eta berriro ere kokatzen da euskal lurraldean moda aitzindariaren ekitaldi gisa, baita estatuan proiekzio handien duten Modaren Asteen artean ere. Balenciaga Museoa (Getaria), San Telmo Museoa (Donostia), Aquarium (Donostia), Tabakalera (Donostia), Garbera (Donostia) edo San Martin Azoka (Donostia) izango dira desfile eta jarduera nagusietako batzuen egoitzak. 

Festibalaren zuzendari Laura Chamorrok adierazi zuenez: “maiatzeko sei edizioen ondoren (udaberria) eta urrikoaren lau edizioen ondoren (udazkena), ekitaldi honetan bildutakoen kopurua adierazgarria da benetan: Festibala maiatzaren 1etik 5era izango da, baina programazioa zabaldu egingo da, jarduerak apirilaren 29an hasiko baitira eta maiatzaren 10ean amaitu. Aurreko edizioetako ‘kartel buru’ izandako firma kontsakratu eta ohikoez gain, Yolancris nazioarteko marka izango da aurten, Parisko Goi Mailako Jantzigintzan lortutako arrakasta izugarriaren ondoren etorriko zaiguna. Gainera, hazten doaz gure egoitzak Gipuzkoako lurralde osoan (11 guztira) eta aurreikusita dago 15.000 pertsonak baino gehiagok disfrutatuko dutela 10 egun horietan izango diren jardueretan, programa ofizialari gehitutako ehunetik gora marka, diseinatzaile eta establezimendurekin”.

Maiatzak 2. Desfileak Balenciaga Museoan

Parisko Goi Mailako Jantzigintzaren Astean munduko goren markekin eszenarioa partekatu ondoren, bere bilduma 2020 Barcelona Bridal Week-en aurkeztu eta herrialdeko ezkontza eta jaietako jantzien hiru enpresa gailenetako bat bilakatu eta gero, Yolancris-ek bilduma bikoitza aurkeztuko du Balenciaga Museoan, Festibal honetarako gertaera historiko bat izango den honetan. “Yolancris bezalako markak ekitaldi honetara etortzeak erakutsi egiten du Festibalaren egoera ona eta urtetik urtera izaten ari den hazkundea. Bultzatu beharreko xede bat da Balenciaga Museoaren eta espazioa bisitatzen duten nazioarteko firmen bitartez Gipuzkoa modaren erdigunean kokatzea, duen balioagatik nabarmendu beharrekoa” azpimarratu zuen Denis Itxaso diputatuak. 

Maiatzaren 2ko egunetan ez dira faltako GK Green Fashion-ek bultzatutako solasaldiak eta tailerrak Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan. “Gero eta gehiago dira jasangarritasunaren joera argi honetara elkartutako diseinatzaileak. Edizio honetan Gipuzkoako hogei bat enpresa bildu ditugu, kontuan izanik haiekin lankidetzan aritu eta bultzatzen ditugula proiektuak. Duela bi urte ekitaldi honetan berri bat zena gauzatu egin da. “Jasangarria” kontzeptua geratzeko eta gainerako eskaintzaren osagarri izateko etorri da”, azpimarratu zuen Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok. 

Gemma Gómezek (Slow Fashion Next-en sortzaile) eta Tecnum, Impact Hum, AEG Ikastetxea edo Bask Brand bezalako erakundeek eta markek taxutuko dute jardunaldietako bat, non Modaren Industriaren Ekodiseinua izango den hari gidaria emango diren solasaldi, fashion film eta tailerren bitartez.

Maiatzak 3. Face to Face

‘Face to Face’ eta eztabaidarako unea izango dira Donostiako Sustapeneko Donostia Moda Clusterrak bultzatutako jardunaldiaren protagonistak. Maiatzaren 3an izango da, San Telmo Museoko hitzaldien aretoan. Hiru negozio-eredu handi aztertuko dira Yolancris-en, Creanavarra Goi Mailako Diseinu Zentroaren eta BBVAren eskutik gidatutako mahai-inguru batean. 

“Lau urte daramatzagu Donostia Moda Clusterretik ‘Donostia’ markarako lanean eta bere ia 300 kidek merezi duten nazioarteko garrantzia lortzeko. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatutako proiektu honek erakutsi egin digu marka eragilea dela, prestakuntza sustatu, talentua erakarri, eta merkatu berriak ireki eta hedatzen dituena. Lan-lerro berriak ekarri ditugu, duela lau urte existitzen ez zen batasun bat lortu dugu, eta jarduerak eta topaketak antolatu ditugu pasareletatik harago”, azpimarratu zuen Donostiako alkateorde Ernesto Gascok. 

Arratsaldean, ostiraleko jardunaldiak Goi Mailako AEG Ikastetxera eramango gaitu ehungintzako I+G+Bn emandako azken aurrerapausoak praktikara eramateko, eta hurbileko tokiko merkataritzaren eta aire zabaleko ikuskizunen jarraitzaileek Altza auzoan izango dute hitzordua hiru Hiriko Pasareletatik lehena Harrobieta plazan ikusi ahal izateko.

Maiatzak 4. Desfileak San Telmo Museoan

Maiatzaren 4an, argiz, soinuz eta kolorez apainduta agertuko zaigu berriro San Telmo eliza, hainbeste esperotako desfile egunaren agertokia izango baita. Goizez hamasei izango dira pasarela zeharkatuko duten bildumak 2019ko udaberri-udako joerak eta 2020ko bildumen aurrerapena aurkezteko. Aldabaldetreku, Anhelo, Beti Beauty Colección, Cchika, Constant, Manuela va de fiesta, Molupita eta Ramón Ezkerra izango dira protagonista handietako batzuk.

Arratsaldea Yolan Cris nazioarteko firmaren desfile bikoitz batekin hasiko da; edizio honetan omenaldia egingo zaion marka. Ondoren izango dira Zergatik, nazioartean 125 salmenta-puntu dituen Gipuzkoako marka, eta Sophie et Voilà eta Isabel Zapardiez kontsakratuak, hainbeste esperotakoak beti.

Apirilaren 29tik maiatzaren 10era. Azokak, tailerrak eta pop up

GdM San Sebastián Moda Festival jaialdiko udaberri-udako zazpigarren edizioan tokiko diseinatzaileentzako gune bat ere inauguratuko da Garberan, estilismoko tailerrak, protokolokoak eta marketin digitalekoak eskainiko dira; azokak eta hausnarketarako guneak ere izango dira, baita Pop Up tradizionala ere San Martin Azokan. Modako merkataritzaren presentzia nabarmena izango da ekitaldiaren nobedade handietako bat, “San Sebastián Shops plataforma aurreko edizioetan baino are eta indar handiagoarekin elkartuko baita Modaren Festibalera. Erakusleiho hobezina iruditzen zaigu modako hurbileko merkataritzarako. Bi lerro argi bultzatuko ditugu: prestakuntza eta gure eskaintza komertzialaren bultzada eta ikusgarritasuna hiriko pasarelen bitartez”, adierazi zuen SSShops-eko gerente Iñigo Garcíak.

Maiatzak 3, 5 eta 10. Hiriko pasarelak

Ekitaldia Altza eta Amara auzoetara zabalduko da eta keinu egingo dio erdialdeari Zurriolan egingo den pasarela batekin, apustua baita “hiriko gune desberdinak dinamizatzea eta dendek eskaintzen dituzten produktu berezien balioa nabarmentzea. Joan den urtean ekimen honek izugarrizko arrakasta izan zuen, ehunka pertsona bildu baitzituen pasareletako bakoitzean. Hala, auzoak bultzatzeko helburuz, ekimena errepikatu eta leku berriak aukeratu ditugu, Altza eta Amara, alegia”, azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak.

By | 2019-04-16T13:50:28+00:00 apirila 15th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|