/, slider-portada-eu/Isabel Zapardiez-ek emaztegai amazonak birsortzen ditu Brava! bere bilduma berrian

Isabel Zapardiez-ek emaztegai amazonak birsortzen ditu Brava! bere bilduma berrian

  • Bere bilduma berria apirilaren 25ean, ostegunean, goizeko 11:30etan aurkeztuko du Valmont Barcelona Bridal Fashion Week-ean.
  • 2020-rako bilduma zaldi-munduan inspiratzen da eta ehunen aberastasuna da bere ezaugarririk nabarmenena.
  • Berrikuntza gisa bolero, motxila eta bota lauak daramatzaten emaztegaiak.

Apirilaren 25ean 11:30etan Isabel Zapardiez-ek beste urte batez bere bilduma berria aurkeztuko du Valmont Barcelona Bridal Fashion Week-ean. Brava! Free-libre izenpean 2020 sasoirako unibertso osoa biltzen da, hau guztia momentu honetan ixten ari den desfilean argituko delarik.

Datorren 2020-ko bilduma sortzeko diseinatzailea zaldi-munduan inspiratzen da, emaztegai amazonak birsortuz. Brava!-k emakumeari eta askatasunari omenaldi bat egiten dio. Gobernatzea, oztopoak saltatzea, erortzea eta berriz ere zutitzea esan nahi du. Helmuga aukeratu eta bakoitzak bere ibilbidea gauzatzea. Espiritu honekin jarraituz estilo anitzak dituen emakumea aurkezten du, markaren bildumak bereizten dituen aniztasunari eutsiz beti ere. Ohikoa denez, modu harmoniotsuan nahasten dira emaztegaien eta gonbidatuen diseinuak.

Bilduman tradizionalki zaldi-munduarekin lotzen diren eta ekitazioko epoka jantziak berrinterpretatu eta integratzen dira. Boleroa indarrez sartzen da, gona asimetriko, galtza eta soinekoekin konbinatuz. Erreferentzia estetiko hau sorbalda markatu eta gerri estuetako siluetetan ere ikus daiteke. Berrikuntza gisa, emaztegaiaren look-a eskularru, bota lau eta motxila modernoekin osatzen da. “Sofistikazioak naturaltasunak eta erabilgarritasunak bezainbeste inspiratzen nau, hau dela eta bilduma honetan bi kontzeptuek bat egiten dute mota guztietako xehetasunetan”  baieztatzen du diseinatzaileak “soineko konplexuak motxila erabilgarri edo takoi lauekin daramatzaten emaztegaiak daude eta baita diseinu xeheak eskularru oso sofistikatuekin daramatzatenak ere… bertsio guztiak zoragarriak dira”.

Brava!-k forma, bolumen eta material aniztasun handia barneratzen du, zeta naturaletatik hasita artile edo ile itxura hartzen duten ehun teknikotaraino zabalduz. Harribitxiak eta brodatu originalak pentsa ezin genezakeen ehunetan ugariak dira. Bilduma osoan ageri den inspirazioa oihalez ere jabetzen da mugimendua ematen zaielarik lits eta beste efektu batzuekin.

Kolore paletari dagokionez, txuriez gain, proposamenak kamel, marroi eta txokolate kolorez tintatzen dira.

Isabel Zapardiez-en ikuspuntu berritzailea emakumeen ikuspuntu eta behar berriekin batera garatzen da, beti ere diseinu eta  egite artisautik abiatuta. Bere ibilbidean zehar emaztegaiak larruzko jaka, euritako, txapela eta aterkiekin jantzi ditu markak. Pasarela gainean, bere desfileek originaltasun espektatiba handia sorrarazten dute. Diseinatzailea bere hurrengo fashion show-aren prestakuntzan murgilduta dago Patio Espacio de Comunicación-en laguntza duelarik kontzeptualizazio eta eszenografia alderdietan. “Kolekzio berri bat plazaratzea erronka izugarria da beti eta buru belarri ari gara lanean bildumaren sorkuntzan bideratu gaituen espirituak pasarela hartu dezan”.

Isabel Zapardiez Goi Mailako Joskintza marka sendoa da, diseinu esklusibo eta neurrirako egite artisauaren sinonimo delarik. Bere diseinuak teknika finagatik, ehun mota anitzen erabileragatik eta berrikuntzagatik dira ezagunak. Bere zigilua dotoretasun eta modernitateagatik bereizten den diseinu denboragabea da, zeinetan betiko elementuek abangoardistekin bat egiten duten.

Markaren jarduera Donostian eta Iruñan kokatutako estudiotatik martxan jartzen da, oinarrizko puntu neuralgikoak direlarik.

www.isabelzapardiez.com

By | 2019-04-08T21:37:31+00:00 apirila 8th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|