//Saldu zure diseinuak doako gune batean bezero bilakatu daitezkeen milaka lagunekin

Saldu zure diseinuak doako gune batean bezero bilakatu daitezkeen milaka lagunekin

Donostia Sustapenak Donostia Moda Klusterraren bidez Donostiako markek eta diseinatzaileek parte hartzeko deialdi publikoa zabaldu dute, bertako moda sortzaileentzako doako gunean, Garbera Merkatal Gunearen barruan.

Gune honetan, gehienez, bertako 6 diseinatzailek (donostiarrak, kalitatezko askotariko bilduma zabalarekin) saltzeko aukera izango du apirilaren 9tik maiatzaren 25era 2019ko udaberri eta udako bildumak astelehenetik larunbatera, 10:30etik 21:30era, doako gune batean, Merkatal Guneko zonalde nagusian.

Zure neurrirako aukera bat da! Izena emateko epeak: 2019/04/16. Aukeratutako markei jakinaraztea: 2019/04/17

IZEN EMATEA

By | 2019-04-07T21:21:38+00:00 apirila 2nd, 2019|ekitaldiak|