//‘GdM San Sebastián Moda Festival’- en barruan formakuntza tailerrak San Sebastian Shops-ek antolatuta

«GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren barruan, eta GIPUZKOA DE MODArekin daukagun lankidetzaren markoan, hurrengo prestakuntza-tailer hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu:

  • Apirilak 8tik, astelehena, apirilak 17ra arte, asteazkena: VISUAL MERCHANDISING.
  • Apirilak 29, astelehena: SARE-SOZIALEN KUDEAKETA: INSTAGRAM. MARKETIN DIGITALA I.
  • Apirilak 30, asteartea: SARE-SOZIALEN KUDEAKETA: INSTAGRAM. MARKETIN DIGITALA II.
  • Maiatzak 6, astelehena: E-COMMERCE I.
  • Maiatzak 7, asteartea: E-COMMERCE II.
  • Maiatzak 8, asteazkena: IRUDI PERTSONALA ETA PROTOKOLOA.
  • Maiatzak 9, osteguna: JOERAK ETA EZINBESTEKOAK.

Tokia: SAN SEBASTIAN SHOPS (Puntu Denda, Gipuzkoa plaza 7). 

Ordutegia: 14:00 – 15:30 DOHAINIK.

APIRILAK 8 eta 17 bitartean

Visual merchandising (profesionalak saltoki guztiak bisitatuko ditu).

Visual merchandising bertatik bertarako marketin-jarduketa bat da, kontsumitzaileen arreta erakartzeko espazioa, kolorea, argiztapena, pantailak, teknologia eta bestelako elementuak erabiltzen dituena.

Azken helburua dendako espazioa bezeroak erakartzeko erabiltzea da eta, erosketa-esperientzia positiboen bidez, salmenta gehiago eragitea. Visual merchandising-ak marketinaren, sormenaren eta diseinuaren printzipioak konbinatzen ditu, bai dendari bai produktuak aurkezteko alderdi guztiari dagokionez.

Hala, hiru helburu nagusi beteko dituzu:

  • Branding-a zaintzea.
  • Kontsumitzailearengan erosketa-esperientzia eragitea.
  • Salmentak eta negozioaren sarrerak gehitzea.

APIRILAK 29 (1 ½ ORDU) + APIRILAK 30 (1 ½ ORDU). GUZTIRA, 3 ORDU.

SARE-SOZIALEN KUDEAKETA: INSTAGRAM (I ETA II). Zure negozioa promozionatzeko estrategia sozial eta bisuala. Hizlaria: Ceinpro zentroa.

Joera sozialera jotzea da eta, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, Instagram eta tankerako sare sozialek gero eta erabiltzaile gehiago erakartzen dituzte.

Lehen aldiz, kontu baten ikusizko edukia aztertuko dugu, eta ildo grafiko bat nola sortu eta zure negozioaren araberako produktu bat nola eskaini azalduko ditugu. Ikastaro honetan, Instagramen bidez enpresen profilak nola kudeatu, brandinga nola hobetu eta gure markaren edo negozioaren ospea nola handitu jorratuko ditugu.

Ikastaro osoak hiru ordu iraungo ditu, eta bi saioetan eman behar da izena (lehen eta bigarren zatian) ikuspegi osoagoa izateko.

Prestakuntzaren helburuak:

  • Enpresa kontuaren kudeaketa
  • Etiketen erabilera zuzena
  • Edukiak sortzea: Bideoak eta irudiak
  • Programazioa
  • Monitorizazioa
  • Tresna osagarriak

MAIATZAK 6 (1 ½ ORDU) + MAIATZAK 7 (1 ½ ORDU). GUZTIRA, 3 ORDU.

Modako e-commerce: JOERAK, ERABILTZAILEEN JOKABIDEA ETA ONLINE SALMENTAREN ETORKIZUNA. Hizlaria: Kontraluz.

Gaur egun, Interneten presentzia izatea funtsezkoa da negozio fisikoaren osagarri. Moda-markek erabiltzaile-esperientzian jartzen dute arreta, baita Internetek eskaintzen dituen askotariko moduen bidez bezeroen erosketa-prozesua errazten ere.

Horregatik, ondoko gai hauek aztertuko ditugu:

  • Produktua eta negozio-eredua aztertu ondoren, saltoki elektroniko bat sortzeko beharra.
  • Sortzeko aukerak.
  • Edukia garatu, sailkatu eta antolatzeko moduak.
  • Webgunearen mantenimendua.
  • Posizionamendua.

MAIATZAK 8 (1 ½ ORDU) + MAIATZAK 9 (1 ½ ORDU). GUZTIRA, 3 ORDU.

ESTILISMOA ETA PROTOKOLOA. Hizlariak: Maitane Olmedo eta Eva Recio.

San Sebastián Shopsek «2019ko udaberri-udako joerak eta ezinbestekoak. Irudi-aholkularitza eta protokoloa» jarduera antolatu du.

Animatu eta parte hartu. Parte-hartzaile kopurua mugatua da! (Parte hartzea zehazteko, izen-ematearen hurrenkera jarraituko da).

Prestakuntza-saio honekin, saltokiek bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal izango diete aholkularitzaren bitartez: kanpainaren joerak, ezinbestekoak, kaleko estilismoak, ekitaldietarako arropak (ezkontzak, bataioak eta jaunartzeak), kolore-analisia, morfologia, siluetaren azterketa, estiloaren definizioa, ondo ematen duten jantziak, oinarrizko jantziak, gizarte- eta enpresa-protokoloa, irudiaren garrantzia, egoera ezberdinetan egoten jakitea, etab. Horretarako, jantzien, osagarrien, bitxien eta oinetakoen bidez bidaiatuko dugu. Mintegiak Eva Reciok, Gipuzkoa de Modako eta «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiko estilistak, eta Maitane Olmedok, bere markako sormen-zuzendariak, saltokietako visual merchandisingean adituak eta moda-desfileetako estilismo-laguntzaileak, emango dituzte.

IZENA EMAN nahi izanez gero, bete FORMULARIO hau, bidali mezu elektroniko batinfo@sansebastianahops.com, edo deitu telefonoz 943 09 09 38 / 645 460 476, apirilaren 22a baino lehen.

By | 2019-04-02T20:40:51+00:00 apirila 2nd, 2019|ekitaldiak|