//Hiriko moda- Ibiltoki Amaran

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Sailaren eskutik eta San Sebastian Shops partehartzailearekin, Gipuzkoa de Modak antolatu duen ekimen baten berri eman nahi dizu San Sebastián- Donostia Moda Klusterrak. Euskadiko Modaren Aste garrantzitsuenaren, hau da «GdM San Sebastián Moda Festival» jaialdiaren, programazio zabalaren barruan antolatuko da; izan ere, horretan laguntzen dugu Donostiako merkataritzaren balioa nabarmentzeko.

HIRIKO MODA-IBILTOKI bat da. Gehienez 10 saltokik hartu ahal izango dute parte, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Ehungintza-moda, oinetako, osagarri, bitxigintza, optika, eta abarren saltokiek 2019ko udaberri-udako bildumak aurkeztuko dituzte.

Parte hartzeko deialdia AMARA auzoko saltokientzat da:

  • NOIZ: MAIATZAK 10, ostirala
  • NON:  Armerien Plaza
  • ORDUA: 19:00 – 20:00

Izena eman nahi izanez gero, INPRIMAKI hau, bidali mezu elektroniko bat (proyectos@sansebastianshops.com) edo deitu telefonoz (943 09 09 38) apirilaren 16a baino lehen.

*Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da. Eta euria egiten badu, desfilea karpa baten azpian izango da*

By | 2019-04-02T17:00:09+00:00 martxoa 27th, 2019|ekitaldiak|