/, slider-portada-eu/Donostiako 250 denda inguruk parte hartuko du #donostiamarket ekitaldian

Donostiako 250 denda inguruk parte hartuko du #donostiamarket ekitaldian

Martxoaren 14 eta 19 bitartean #DonostiaMarket ekitaldiko edizio berri bat antolatuko da, alegia, San Sebastián Shops-ek eta osatzen duten elkarteek antolatutako ekitaldia, hiriko merkataritza sustatzeko, bere generoa kaleetan erakusgai jarriz eta jarduera desberdinak antolatuz, besteak beste, Gastropotea San Martin azokan, non moda desfile bat eskainiko den. Azoka honen helburua bertako merkataritza sustatzea eta salmentak suspertzea da. Ernesto Gasco alkateordeak zera adieazi zuen: “ekitaldi honekin bertako merkataritza dinamizatu eta eskaera erakarri nahi dugu. Hiriok gure artean lehiatzen ari gara eta garrantzitsua da bereizten gaituzten elementuak planteatzea, bertako merkataritzan kontsumitzearen alde egiten duten erosketa esperientzia berriak eskaintzea”.

#DonostiaMarket, Donostiako Merkataritza Azoka abian jarri da Donostia Sustapena eta Donostia Moda Klusterraren lankidetzarekin. Bertan, hiriko dendei martxoaren 15 eta 19 bitartean bere generoa denden aurrean erakusgai jartzeko aukera eskaintzen die, produktua kontsumitzaileari gerturatzeko helburuarekin. Erosteko esperientzia erakargarria izan dadin, ekitaldia identifikatzen duen alfonbra bat ipiniko da parte hartzen duen dendaren sarreran, bertan, euren bildumak jarri eta erakusgai jarri ahal izateko. Balioetsi da hiri osoko 250 denda inguruk hartuko duela parte eta horiek stock zein sasoiko produktua eskaini ahal izango dute. Ekitaldia antolatu baino lehen, Donostia Moda Klusterrak denda bakoitzari aholkuak eskainiko dizkio, visual merchandising-ekin.

Horrez gain, hasiera emateko, #DonostiaMarket ekitaldiak gastropotea eskainiko du San Martin azokan, ostegunean, hilak 14, Donostiako dendek bat egiteko jai moduan. Bertara parte hartzen duten denda guztiak gonbidatuta daude. Gastropote horretan, lehenengo aldiz, moda desfile bat antolatuko da Donostia Sustapeneko Donostia Moda Klusterraren eskutik, non elkarteko kide diren denda guztiek hartuko duten parte.

Ekitaldiaren ondoren, Donostia Moda Klusterraren buru den Laura Chamorrok aurkeztuta, musika talde batek musika zuzenean eskainiko du.

#DonostiaMarket abian jartzearekin batera, dendei laguntzeko bestelako kanpainak antolatu dira. Donostiako Alkateordetza horiek garatzeaz arduratu da 2018. urtean zehar, eta haien helburua gertuko dendak sustatzearen alde egitea eta publikoarentzat, oro har, pizgarri bilakatzea izan da, Donostiako dendak gertu izanik.

By | 2019-03-06T13:43:56+00:00 martxoa 5th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|