/, slider-portada-eu/Donostia Moda Klusterrak bere jarduera- ardatzak zabaldu ditu turismoaren eta kulturaren arloetara

Donostia Moda Klusterrak bere jarduera- ardatzak zabaldu ditu turismoaren eta kulturaren arloetara

Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko industria-ehunaren balio-katea handitzeko neurriak jaso dira, eta helburu bezala proposatu da industria-lanari turismoan eta kulturan jorratzeko jarduera-ardatz berriak gehitzea; esate baterako, hiria ezkontzen helmuga bilakatzea edo Donostiako Zinemaren eta Modaren I. Zikloa jorratzea.

Donostia Moda Klusterra sortu eta handik hiru urtera, jardueraz betetako agenda du Klusterrak 2019. urteari begira. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “2019. urtea bizi-bizi hasi da sinergiak batzeko Udalaren funtsezko erreminta bilakatu den Klusterrarentzat. Eginkizunen zerrenda luzea da: jantzigintzako tailerrak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin lankidetza, estrategia turistiko-kulturalak, ekintzailetzarako laguntzak, industria-merkataritza bikotea, prestakuntza espezializatua, kanpora irekitzea misioen eta nazioarteko beken bitartez, lehen mailako pasarelak, etengabeko lankidetza publiko-pribatua, e.a. Esan dezakegu epe labur-ertainera jarritako helburua soberan gainditu dela: indarrak batu eta lurraldearen marka ekarle bihurtzea. Ekintzaileek eta lehen mailako markek jakin badakite nora joan. Orain, modaren sektoreak departamentu argia du bere kudeaketetarako”.

 

Donostia Moda Klusterrak aurtengorako ezarritako helburuen artean ondorengoak aurkitzen dira:

  • Balio-katea handitzea hiriko merkatarien elkarteekin, moda-banatzaileekin eta joskintzako tailerrekin lankidetzan.
  • Jarduera-eremua turismoa edo kultura bezalako eremuetara zabaltzea. Klusterrean Donostia ezkontzen helmuga bezala diseinatzea agertzen da, tokiko sektorearentzat horrek izango duen oihartzunarekin. Halaber, kultura ere hartzen du, Donostiako Zinemaren eta Modaren I. Zikloa abian jarrita.
  • Balio-kateko oinarrizko zutabea garatzeko plan estrategikoa: jantzigintza.
  • ‘Donostia Moda’ marka haztea, Gipuzkoako lurraldean burutu daitezkeen modaren inguruko jarduera guztiak barne hartuaz.
  • Kanpoan etengabe sustatzea. Markei laguntzea nazioartekotzen.

2019ko Jarduera Planean jasotako neurrien artean ondorengoak nabarmendu daitezke:

1.- Modaren sektorearen posizionamendua hirian eta balioa ematea estatuan nahiz nazioartean.

  • Ezteietako tokiko moda garatzea eta bultzatzea ildo estrategikoaren bitartez. ‘Destination Wedding’ Donostia Turismorekin elkarlanean.
  • ‘Made in San Sebastián’ hamar ibilbideak handitzea.
  • ‘SS Fashion Guide 2020’ katalogoa berreditatzea.
  • Doako espazio iraunkorra tokiko diseinatzaileentzat Garbera Merkataritza Zentroan. Erakusketa eta salmenta maiatzean eta urrian.
  • Tokiko modaren saltokiak dinamizatzeko ekitaldiak San Martin Merkatuan, San Sebastián Shops-ekin elkarlanean.
  • ‘Made in San Sebastián’ 8 espazioak inauguratzea hiriko 4 eta 5 izarreko hoteletan, Adegirekin elkarlanean.
  • Jantzigintzako espazio berria garatzea eta bultzatzea, Alfa Costurarekin elkarlanean.

2.- Donostiako moda ezagutzera ematea ekitaldi bereziak eta erakargarriak antolatuta, norberarenak edo beste agente batzuekin batera lan eginda.

  • Wed in San Sebastian Nazioarteko Ezkontza Azoka bultzatzea, azokaren ‘fashion’ estrategia koordinatuaz eta antolatuaz (otsailak 23 eta 24).
  • Donostiako Zinemaren eta Modaren I. Zikloaren irteera Tabakaleran (otsailak 26).
  • Donostiako konpartsen jantzirik onena hautatzea, tokiko ehunen saltokiak eta jantzigintza bultzatzeko ildoaren barnean (otsailak 28).
  • Tokiko modaren saltokiak bultzatzea dinamizatzeko eta trebatzeko jarduerak eginaz ‘Market Donostian’ (martxoak 14-19).
  • Lehiaketa publikoa egitea Kalakanen estilismoa diseinatzeko Madonarekin batera egiteko Munduko Biran (martxoa-maiatza).
  • Barcelona Bridal Week pasarela – Isabel Zapardiez. ‘Hiria markaren’ sustapena eta sustapen instituzionala desfilean zehar eta ondoren (apirilak 24 eta 25).
  • San Sebastián Moda Festival. Donostiako modaren jaialdiaren jardunaldi osoa antolatzea ‘Face to Face’-rekin, hitzaldiak, master class eta tailerrak (maiatza eta urria).
  • Udako III. Eskola garatzea Balenciaga Museoarekin batera (ekaina).
  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren barruan garatutako proiektua: euskal marken estilismo guztien koordinazioa galen aurkezleentzat eta tokiko moda bultzatzea Alfonbra Gorrietan (irailaren 20tik 28ra).
  • Profesionalei zuzenduriko saioa antolatzea WeekInn Astearen esparruan (Donostiako Sustapenak antolatutako Berrikuntza Astea).
  • Moda Iraunkorraren IV. Desfilea batera antolatzea Miramar Jauregian. Proiektua Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlanean garatzen da (azaroak 24).
  • Modaren industria bultzatzea Gabonetako Kanpaina handi baten bidez: sektorearen presentzia indartzea Gabonetako Merkatuan eta sustapen-jarduera ezberdinetan.

4.- Donostiako Sustapenak ekintzaileei eta enpresei zuzendutako zeharkako zerbitzuen esparruan, modaren sektorerako, ekintzaileentzako laguntza eskainiko da enpresa sortzeko. Kasu horretan, modako aholkularitza aditua ere eskainiko da. Halaber, nazioartekotze eta berrikuntza arloan aholkularitza-zerbitzua emango zaie enpresei. Nazioartekotzeari dagokionean, Donostia Moda Klusterrak aurten beste behin merkataritza-eginkizun sektoriala antolatuko du, eta oraingoan Londresera joateko aukera egongo da.

5.- Toki, eskualde, estatu eta nazioarte mailan burututako esperientzien analisia, tokiko enpresei jarduera-esparru berriei buruzko informazioa eta orientazio baliagarriak emateko tresna ezberdinen bitartez:

  • Donostia Moda Klusterraren profilak indartzea Instagram, Facebook eta Twitter-ean Youtubeko kanal propio berriaren bitartez.
  • ‘Donostia Modaren’ web propioa bultzatzea.
  • Asteroko newsletter sektoriala.

6.- Profesionalen enpresa-gaitasunak hobetzea prestakuntza-ekintzen bitartez:

  • WGSN nazioarteko agentziaren biltzarra (Kutxa Kulturarekin lankidetzan).
  • Modako enpresen lehiakortasun-tailerra merkaturako irteeran.
  • Prestakuntzan Balenciaga Museoarekin batera.
  • Branding tailerra.
  • e-commerce tailerra.
  • Banaketa-tailerra.

Horrez gain, Donostia Moda Klusterrak lankidetza-akordio ezberdinak berreditatuko ditu aurten ondorengo erakundeekin: AEG Ikastetxea, Asun Domínguez akademia, Balenciaga Museoa, Gipuzkoa Modan, El Diario Vasco Taldea, San Sebastián Turismo, Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen Departamentua), Eusko Jaurlaritza (Garapen Ekonomikoaren Saila eta Turismo eta Merkataritza Saila), San Sebastian Shops, Merkataritza Federazioa, Adegi, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Garbera, San Martín Merkatua, Alfa Costura eta Destinatio Wedding Planners.

Donostia Moda Klusterraren Jarduera Planaren aurkezpenean Ingurumen diputatua, Jose Ignacio Asensio, ere izan da, haren Departamentuak 2017. urtean sortutako ‘GK Green Fashion’ Moda Iraunkorraren klusterraren plan estrategikoa aurkezteko. Plan horren berrikuntza nagusia izango da moda iraunkorraren inguruko jardunaldia eta desfilea: ‘Slow Fashion: The positive change for planet and people’, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatua. Hori bihar izango da Miramar Jauregian, Euskadiko Aldaketa Klimatikoaren Astearen (Asteklima) barnean. Era berean, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin eta Slow Fashion Next-ekin lanean jarraituko da; halaber, lurraldeko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako gazteei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina egingo da, moda iraunkorraren eta kontsumo arduratsuaren inguruan, Emaus Fundazio Sozialarekin batera; Moda Iraunkorraren Miramar Jauregiko desfilearen laugarren edizioa egingo da; modaren ezkutuko errealitateari (munduko bigarren industria kutsatzaileena) buruzko ‘Made in, made for’ dokumentala estreinatuko da, GK Green Fashion klusterreko Bask Brand etxearekin lankidetzan; eta liho laborea berreskuratzeko POCTEFA proiektua burutuko da, lurraldean prestakuntza eta enplegua sustatzeko, Impact Hub Donostiarekin elkarlanean.

Ingurumen diputatuak azaldu du Moda Iraunkorraren Klusterra hiru helbururekin sortu dela: ingurumenaren aldeko politikak bultzatzea, enplegua sustatzea eta industria-sektorea bultzatzea. “Gure eginkizuna da herritarrei moda iraunkorraren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea eta horrekin batera Gipuzkoako ehungintza-industria gure eskualdeko ekonomiaren motore bilakatzea”, adierazi du. Halaber, moda iraunkorraren eta ingurumena errespetatzen duen modaren garrantzia azpimarratu du. “Gure egitekoa da horiek ezagutzera ematea, baliabideen kontsumo iraunkorraren alde sentsibilizatzea eta eredu ekonomiko berria sustatzea, tokiko gure diseinatzaileak bultzatzeko eta hazteko balio dezan”.

By | 2019-02-28T23:15:22+00:00 otsaila 28th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|