/, slider-portada-eu/Wed in San Sebastián, ezkontza sektorean arituta

Wed in San Sebastián, ezkontza sektorean arituta

Wed In nazioarteko azoka asteburu honetan ospatu da Miramar Jauregian, sektoreko 35 enpresek hartu dute parte beren eskaintza komertziala eginez, ezkongaien jantzietatik hasita dekorazio, coctelgintza eta sukaldaritzaraino.

Lehenengo jardunaldia ezkontzen sektoreko profesionalei zuzenduta egon da, eta bigarrena, publiko guztiari zabalduta, ezkongai bikoteei zuzenduta egon da. Ekitaldi honek Donostiako Alkateordetza, Donostia Turismo eta Donostia Moda Klusterraren babesa izan du.

Otsailaren 23an ospatu den  lehenengo jardunaldia ezkontza sektoreko profesionalei zuzenduta egon da. Bertan ekitaldiaren aurkezpena egin da eta Academia Dynamic Dantzak eskainitako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dugu.

Igandeko jardunaldiari dagokionez bisitari guztiei irekitako sesioa izan da goizeko 11etatik arratsaldeko 20etara, non bisitariei bakarka erantzun dien enpresa antolatzaileetako bakoitzak. Honela, beren ezkontza antolatzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskura izan dituzte hala nola ezkongaien jantziak, restaurazioa, ileapaindegia, edertasun tratamenduak, argazki eta bideoak, bitxigintza, lore apaingarriak, musika, bidaiak, gonbidatuen egonaldia etab.

Gainera Donostia moda Klusterreko taldeak desfile bat antolatu du ezkontza sektoreko proposamen berritzaileenekin,  Alicia Ruedak desfilea ireki du Rock&love , WhiteAliceren bilduma berria aurkeztuz. Desfilean  Yolanda Torres,El Atelier Nupcial, Manuela va de fiesta, Aldabaldetreku, Susperregi, Davididú, Tuka, Anhelo eta Glam Brow Estudiok parte hartu dute.

By | 2019-02-27T23:46:48+00:00 otsaila 25th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|