/, slider-portada-eu/Donostia Moda Klusterrak Zine eta Moda I. Zikloa abian jarri du.

Donostia Moda Klusterrak Zine eta Moda I. Zikloa abian jarri du.

Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Moda Zikloaren lehenengo edizioa antolatu dute, Givenchy diseinatzailearengan eta Audrey Hepburn aktoresarengan murgilduta, publikoari pelikulen eta telesailen jantziak diseinatzeko lan prozesua ezagutzera emateko helburuarekin. Otsailaren 26an, Tabakalera zine aretoan, ‘Sabrina’ eta ‘Funny Face’ pelikulak proiektatuko dituzte. Ondoren, mahai-inguru bat eskainiko da.

 

Ernesto Gasco Alkateordeak adierazi zuen “Kaleratutako Donostiako Zine eta Moda Ziklo hau Kluster honen helburuenetariko beste bat da: modako kultur eta industria alderdiak uztartzea, sektoreko funtsezko oinarriak gisa, aurkezpen gutun batekin, alegia; historian zehar hirian bertan sustraitu izana. Jardunaldi honekin ekin egingo diogu eta bizpahiru urtetan gustatuko litzaiguke Ziklo hau Jaialdi bihurtzea, non parte hartutako eragile guztiek euren ideiak aurkezteko aukera topatzen duten, alderdi honi dagokionez garapen ekonomikoa gauzatzea eta baita gure hiritik kanpo erreferente bilakatzea ere. Gaur Donostian orainaldia den eta batez ere etorkizuna izango den proiektu bat kalera atera dugu”.

Aurreko mende hasieran, zinea jendetza mugitzen zuen ikuskizun eta joera berriak hedatzeko biderik eraginkorrena bihurtu zen. Ordutik, modak eta zineak elkarri eragin diote eta harreman sinbiotikoa sortu dute, non, batzuetan, zeluloideko pertsonaiak joera berriak ezagutzera ematen dutenak diren eta, bestetan, izarrak euren pertsonaiengan barneratzen dituzten estilo propioa sortzen dutenak diren.

Sortu zenetik, Donostia Moda Klusterrak, bere helburuen artean, bertako moda sustatzea finkatu du, hiriko ekonomiaren sektore estrategiko gisa. Bere negozio alderdiaz gain, moda kulturarekin estu lotuta dago eta horregatik, Klusterrak ziklo hau abian jarri du. Harrekin pelikulen jantziek moda joeretan duten inpaktua aztertuko eta analizatuko da. Lehenengo edizio honetan, diseinatzaile ezagun bat aukeratu da, Hubert de Givenchy, eta baita ere bere pelikuletan erabilitako jantziengatik moda ikono bihurtu zen aktoresa bat, Audrey Hepburn. Givenchy aktoresak parte hartutako hainbat pelikularen jantziak diseinatze lanetan lankidetzan aritu zen eta horietatik bi hautatu dira:

  • ‘Sabrina’ (1954). Billy Wilder-ek zuzenduta.
  • ‘Funny Face’ (1957). Stanley Donen-ek zuzenduta.

Lehenengoa otsailaren 26an proiektatuko da Tabakalera zine aretoan 11:45eran eta bigarrena, berriz, 17:3ean. Ondoren, mahai-inguru bat antolatuko da honako hauen parte-hartzearekin:

  • Helena Sanchís, pelikulen eta telesailen jantzien diseinatzailea. Telesail desberdinetarako lan egin du, besteak beste, ‘Velvet’ edo ‘Las chicas del cable’ eta Goya sarirako izangai izan zen jantzi hoberenengatik ‘5 metros cuadrados’ pelikularengatik.
  • Ana Balda, Moda eta Ilustrazioaren Historiako eta Moda Argazkigintzako irakaslea Nafarroako Unibertsitatean eta moda erakusketetako komisarioa.
  • Josemi Beltrán, Beldurreko Zinemaldiko eta Donostiako Giza Eskubideen Jaialdiko zuzendaria.
  • Laura Chamorro, moderatzailea eta Donostia Moda Klusterreko burua.

Zine eta Moda Ziklorako sarrera doan izango da, Donostia Moda web gunean izena eman ondoren.

Izen ematea aquí

By | 2019-02-19T18:05:04+00:00 otsaila 14th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|