/, slider-portada-eu/Olagarro bat batzen da donostiako Inauterietara.

Olagarro bat batzen da donostiako Inauterietara.

Lara Aranzabal tolosarrak aurtengo Inauterietako kartela diseinatu du eta Denok Taldeko Maide Lopez Momo Erregina izango da.

Inauterietako diana entzutean uretatik ateratzen den olagarro bat eta eskura duen lehenengo gauza soinean jartzen duena (Ondarretako toldo bat) izango da aurtengo Donostiako Inauterietako irudia, aurten otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean ospatuko dira. Honela azaldu zuen Lara Aranzabalek, diseinatzaile grafikoak. “Donostia zer den ikusgai jarri nahi nuen, baina ez betiko irudia”, prentsaurrekoan azaldu zuen, Alfonso Gurpegui Jaietako zinegotzia alboan zuela. Jaietako erregina Maider izango da, 22 urteko egiatarra, Denok Taldea konpartsan 16 urte daramatzana. Bera eta bere lagun-taldea, Ana Gil, Mikel Nuñez eta Judith Sanchez, donostiar guztiek bere konpartsak duen alaitasunez eta ilusioz Inauteriak bizi ditzaten saiatuko dira.

Aurten Inauteriak berrikuntza batekin datoz. Donotiak Festakek, Moda Klusterrarekin batera, Inauterietako Jazkera Onenenari Saria sortu dute, Garbera Merkataritza guneak finantziazioarekin. Honen bidez konpartsak jantzi eta koreografia berritzaileago eta landuagoak sortzera bultzatu nahi dituzte, Ernesto Gascok, Sustapen zinegotziak azaldu zuen bezala. 4000 euroak honela banatuko dira: 2000 euro konpartsa irabazlearentzat, 1000 euro bigarren sailkatuarentzat eta beste 1000 hirugarrenarentzat. Dirua hurrengo urtetarako oihalak erosteko baleetan emango da, beti ere Donostiako ehun dendetan erosi behar direlarik eta honela datozen urteetan berritzen jarraitzera animatuko zaielarik.

By | 2019-01-28T18:06:50+00:00 urtarrila 28th, 2019|destacada-home-eu, slider-portada-eu|