/, slider-portada-eu/Kutxa Kultur Market RED. Diseinu-azoka

Kutxa Kultur Market RED. Diseinu-azoka

Kutxa Kultur-ek diseinu- eta artisautza-azoka bat antolatu du, Tabakalerarekin batera eta beti bezala Undermount-ekin ere, abenduaren 14an, 15ean eta 16an Kutxa Kultur Plazan eta Tabakaleran (0. solairua).

Kutxa Kultur Marketen helburua da Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuentzat erakusleiho izatea, eta aldi berean laguntza-plataforma izatea.

Dekorazioak giro soil, zientifiko eta futurista sortzen du bihotzaren, arterien, globulu gorrien irudien eta taupadaren hotsaren inguruan.

Kutxak sustatutako hirugarren Diseinu Azoka tematikoa da Kutxa Kultur Market, Gipuzkoako artistek diseinatutako eta ekoitzitako produktuak erakusteko euskarri izatea helburu duena.

Bitxigintza, moda, poltsoak, altzariak, puntua, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda…eta beste disziplina anitz asko elkartu dira Market edizio honetan.

By | 2018-12-27T13:06:15+00:00 abendua 16th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|