/, slider-portada-eu/Donostiako bederatzi hotelek bat egin dute tokiko moda erakusteko eta saltzeko ekimenarekin.

Donostiako bederatzi hotelek bat egin dute tokiko moda erakusteko eta saltzeko ekimenarekin.

Arropa, poltsa edo bitxien Donostiako marka ezberdinen produktuak erakutsiko dituzte Alkateordetzaren San Sebastián / Donostia Moda Klusterrak, Adegirekin elkarlanean, ekimen bat jarri du abian modako tokiko enpresek beren bildumak ezagutzera eman ditzaten Donostiako lau eta bost izarretako hoteletan. Parte hartzen duten hotelek haien establezimenduetan erakusteko enpresa eta diseinu egokienak hautatu dituzte, eta hiriko erosketa-ibilbide berriei buruzko informazioa ere emango dute.

Uztailean egin zitzaien deia San Sebastian / Donostia Moda Klusterreko diseinatzaile eta enpresei, haien produktuak eta bildumak aurkezte aldera ekimenean interesatutako hotelei. Urrian, berriz, hoteletako arduradunak eta diseinatzaileak bildu ziren, eta hortik tokiko bederatzi enpresa atera ziren, arlo ezberdinetakoak: arropa, poltsak edota bitxiak. Ondorioz, hotelek hautatu ahal izan zuten haien bezeroetara gehien egokitzen den enpresaren profila. Gainera, hotelak erabaki dezake bertan saltzeko espazioa doan uzten duen edota hotela hautatutako diseinatzailearen enbaxadore bilakatzen duen, bezero interesatuak harengana bideratze aldera.

Halaber, parte hartzen duten hotelek konpromisoa hartuko dute hiriko eskaintza komertzialari buruzko informazioa eskaintzeko, erosketa-giden eta atera berriak diren fashion giden bitartez.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “Adegi Donostia Moda Klusterrera atxikitzea albiste oso ona da. Hotelek, diseinatzaileek eta enpresek proiektu honetan elkarrekin lan egitearekin beste urrats bat ematen da sektorea ezagutzera emateko, Made in San Sebastian marka turisten aurrean nagusitzeko eta marka ekonomikoki bultzatzeko gure hirian turismo-mugimendu handiena dagoen hilabeteetan. Modarekin zerikusia duten proiektu guztiak gidatzen ari gara hiriko agente ezberdinekin, eta paper bideratzaile horrek emaitza oso onak emango ditu geratzeko etorri den ekimen honetan. Produktu bereziak eta esklusiboak lau edo bost izarreko hoteletan saltzeko negozio-eredua oso ohikoa da Europako hiri askotan”.

Azken urteetan, turismoa tokiko ehun-industriarako motore bilakatu da, urtearen zati handi batean salmenten zutabe nagusia izatera iritsi baita. Hori dela-eta, proiektu hau abian jarri da Adegiren bitartez (Gipuzkoako Enpresen Elkartea), tokiko enpresei kalitatezko erakusleihoa eskaintze aldera hiriko hotel garrantzitsuenetan.

Ekimenean honako hotel hauek hartuko dute parte:

  • Monte Igueldo hotela
  • Londres eta Inglaterra hotela
  • NH hotela
  • Astoria hotela
  • Arima hotela
  • Lasala hotela
  • Maria Kristina hotela
  • Akelarre hotela

Eta honako moda-etxeak hautatu dira:

  • Box San Sebastián
  • Munoa bitxitegia
  • Tytti Thusberg
  • Gabriela Muñagorri
  • Zergatik
  • Amarenak
  • Pertegaz
  • Torrubia&Torrubia
  • Kionita
By | 2018-12-16T22:49:32+00:00 abendua 13th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|