//Donostia Moda Klusterraren eta ADEGIren ekimenez Donostiako hoteletan ikusgai egongo diren marken aurkezpena

Donostia Moda Klusterraren eta ADEGIren ekimenez Donostiako hoteletan ikusgai egongo diren marken aurkezpena

Datorren ostegunean, abenduaren 13an, urriaren 11ean Maria Cristina Hotelean izan zen deialdian hotelek aukeratu zituzten etxeen aurkezpen ofiziala egingo da. Donostia- San Sebastián Moda klusterrari, Alkateordetzari eta ADEGI elkarteari esker, bertako etxeek beren sormenak hiriko lau eta bost izarretako hotel ezberdinetan erakusteko aukera izango dute.

Azken sei urteotan turismoa bertako ehun-industriarentzat eragile nagusienetako bat bilakatu da, urteko salmenten zutabe nagusienetako bat izaten ari delarik. Ekimen honen bidez MAde in San Sebastiani indarra eman nahi zaio eta aldi berean turismo mugimendu handiena dauden hilabetean aprobetxatuz bultzada ekonomikoa eman etxe ezberdinei. Europako beste hainbat hirietan hoteletan egiten den produktu berezien salmenta oso ohikoa da.

By | 2018-12-12T09:02:54+00:00 abendua 4th, 2018|ekitaldiak|