/, slider-portada-eu/Gabonetako azoka Donostiako erdialde osotik zabalduko da.

Gabonetako azoka Donostiako erdialde osotik zabalduko da

 Alkateordetzak Donostiako Gabonetako Azokaren edizio berri bat antolatu zuen berriz. Aurten, ekimen, gune eta jarduera desberdineko zirkuitu bat hartuko du barne, hiriko erdialdeko leku desberdinetan, Gabonak esperientzia ezin hobe bilakatu dadin. 50 metro altuera duen noria handi bat Alderdi Ederren instalatuko da eta hura aurtengo Gabonetako Azokaren elementu nagusiena izango da.

Horrez gain, aurten ere Gabonetako produktuetako etxetxoak instalatu ditu, Urumea Pasealekuan, etxetxo berriak Artzain Onean, lera pista, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta publiko guztientzako jardueren eguneroko programa oso bat. Gabonetako argiztapen berezia, bola handiarekin Cervantes plazan, Gabonetako zuhaitzak Okendo plazan, Artzain Onean eta Miramar Palazioan, Gabonetako argi lehiaketaren proposamen irabazleak, zubi argiztatuak, etab; horiek guztiak osatu dute jai hauekin gozatzeko hiri gisako Donostiako proposamena.

Gabonetako Azokaren eta argiztapenaren inaugurazioa abenduaren 1ean izan da, 19:00etan, Urumea Pasealekuan, eta Xabi Prieto futbolariak, Atzegiko adinez txikikoek eta Orfeoi Txikiak hartu dute parte.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “Donostiako Alkateordetzak Gabonetako giroa berreskuratzearen eta hiri erakargarria eskaintzearen aldeko apustu garrantzitsua egin du. Jarduerak deszentralizatzen ahalegindu gara, eta atrakzioen zirkuitua diseinatu dugu Urumea pasealekutik hasi (Merkatuaren ardatz nagusi gisa), eta Alderdi Ederrera, noriarekin, edo Artzain Onaren plazaraino gozogintzako postu berriekin. Noria handian hiriaren ikuspegi ezberdinez eta harrigarriez gozatzeko aukera izango dugu. Donostia esperientzia bilakatuko dugu, iparraldeko erreferentzia bilakatuko gara Gabonetan”.

Halaber, Gascok nabarmendu nahi izan zuen Gabonetako Merkatuak duen berrikuntza-osagaia; izan ere, “Cervantes Plazako bolari eta Urumean jartzeko EHUko ikasleek diseinaturiko argi-kuboari, aurten baita ere haiek diseinatutako beste elementu batzuk gehitu behar zaizkie, esate baterako, Santa Katalina zubiaren argiztapena, San Martingo merkatuaren argiztapena, aurora boreal argiztatuarekin, edo Urbieta kalea Kontxako barandilaren formarekin argiztatzea”.

Europako herrialdeetako Gabonetako azoketan inspiratuta, Donostiako Gabonetako Azokak iaz publiko, salmentak eta promozio turistikoko arrakasta handia lortu zuen eta aurten hura areagotuko da, merkataritza eskaintza, erakustokien guneak eta jarduerak ugarituz, helburu hirukoitzarekin:

  • Hiritarrak gertakari hauekiko sentsibilizatzea, gure nortasuna bizilagunen eta kanpotarren aurrean adierazi ahal izateko.
  • Merkataritza, artisautza, moda edo ostalaritza bezalako sektoreak suspertzea.
  • Hiria kanpoaldean sustatzea turistak eta bisitariak erakartzeko.
By | 2018-12-04T13:50:49+00:00 abendua 3rd, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|