/, slider-portada-eu/San Sebastián- Donostia Moda Klusterra Florentzian egon da enpresa-misio batean

San Sebastián- Donostia Moda Klusterra Florentzian egon da enpresa-misio batean.

Donostiako Alkateordetzako San Sebastian-Donostia Moda klusterra Florentzian egon da azaroaren 26 eta 28 bitartean bi hirien arteko nazioarteko harremana sortu eta Made in San Sebastian marka indartzeko helburuarekin. Enpresa-misio honetan Florentziako udaletxea bisitatzeaz gain bertako moda sektoreko hainbat enpresa eta eskola  ezagutzeko aukera ere izan da, honekin batera San Sebastian-Donostia Moda klusterra aurkeztu da. Misioaren buruan Ernesto Gasco egon da, Donostiako Alkateordea, bere ondoan beti Laura Chamorro, Klusterraren arduraduna, eta hainbat diseinatzaile eta formakuntza eskola ere egon dira.

Turismo eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Cecilia del Rek, Donostiako delegaritzari harrera egin dio Florentziako udaletxean, bi hirien proiektu ezberdinen berri emateko aukera izan dutelarik.

Formakuntza arloan, nazioarteko mailako bi moda eta diseinu eskola garrantzitsuenetarikoak bisitatzeko aukera egon da, Marangoni Institutua, 4000 ikasletik gora dituena eta 106 herrrialdeetan aurkitzen dena eta Polimoda eskola, hiru kokapen ezberdinekin; Villa Favard, Manuffatura Tabacci eta Desing  Lab Ferruccio Ferragamo lehendakaria delarik. Hauetaz gain, La Scuola del Cuoio bisitatu da, etorkizuneko larru diseinatzaile artisauen formakuntza han burutzen delarik.

Salvatore Ferragamo eta Gucci Garden Museoak bisitatu dira, moda italiarrari keinu bat eginez. Lurrinen sektoreak ere bere unea izan zuen Museo della Cipriari egindako bisitan, hiriko nabarmenetako bat eta barruan museo txiki bat duena.

By | 2018-12-03T23:08:07+00:00 azaroa 29th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|