/, slider-portada-eu/Moda Jasangarri desfilea Miramar Jauregian

Moda Jasangarri desfilea Miramar Jauregian

Joan den larunbatean, azaroaren 24ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lan Hidraulikoetako sailak Miramar Jauregian III.Moda Jasangarri Desfilea antolatu zuen. Laura Chamorro kazetariak aurkeztu zuen ekitaldi honetan, Garapen Ekonomikoko Zinegotzigoko GK Green Fashion San Sebastián-Donostia Modako  kide gipuzkoarren bildumez gozatu ahal izan genuen.

Ekitaldiak, Hondakinen Prebentzio Aste Europarraren eremuan burutua, jasangarritasunaren alde apustu eginez ingurumenarekin kontzientziatuak dauden eta planetarengan eragin positibo bat duen moda sortzea helburu duten diseinatzaile gipuzkoarren proposamenak jaso ditu.

Desfilea irekitzearen arduraduna izan den Luhei, Fanny Alonso, Telarista Urbana, Baskbrand, Maripuri Tijeritas, Kool, Zocco Handmade, Error Store, Mónica Lavandera, Maider Alzaga, Amarenak, Las cosas de Valen, Muxugorri, Akukuna eta Twin &  Chic diseinatzaileen eskutik bertako moda jasangarri eta artisaua ez zen faltatu. Aipatzekoa da AEG eskolako ikasleen proiektua, Garbera Merkatal Gunean garatu den Upcycling ekimenarekin arropari bigarren bizitza bat eskaini nahi izan diotelarik, gaur egungo kutsu fresko bat emanez.

Donostiako Miramar Jauregiak gustu eta adin guztientzako aproposa den moda hartu zuen bere baitan, txikienak ere udazkenean girotutako pasarelan zehar desfilatzen ikusteko aukera izan baikenuen.

By | 2018-12-03T23:01:23+00:00 azaroa 25th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|