/, slider-portada-eu/Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

Azaroaren 17tik 25era bitartean ospatuko da

Gipuzkoan hondakinak aberastasun eta enplegu iturri gisa ulertzeko astea

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak 2030. urterako birziklatzearen sektorearen zifrak bikoizteko eta 10.000 enplegu lortzeko aukera du. Ekonomia zirkularrak hondakinak lehengai berri edo energia bezala erabiltzen ditu eta gakoa da klima aldaketari aurre egiteko”.

Denis Itxaso: “Prebentzioa gizartearen esparru guztien esku dagoen auzia da. Azpimarratu beharreko aldaketa kulturala da, izan ere, gizarteak duen erronka garrantzitsuenetarikoa da”.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 17tik 25era bitartean ospatuko da eta bere helburua da erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako egungo ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea.

Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ekimen nagusiak dira: birziklatutako lehengaiekin lan egiten duten enpresen erakusketa; itsasoetan plastikoen eragina gutxitzeko birziklatze kanpaina; ehun-gaien berrerabilpenerako eta birziklapenerako tailerrak; birziklatze musika orkestraren kontzertua; eta moda jasangarriaren desfilea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, azaroaren 17tik 25era bitarteko astean hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hondakinak baliabide bilakatzeak eta prebentzio politiken sustapenak eta ekonomia zirkularrak Gipuzkoarentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatzeko prestatu duten programa aurkeztu du eta nabarmendu du ekonomia zirkularra giltza dela Gipuzkoaren etorkizunarentzat, “enpresak, ezagutza, gizarte ekimenak eta instituzioak koordinatzea ezinbestekoa da lurralde jasangarriagorantz aurrera egiteko”. Denis Itxaso Kulturako eta Kiroletako diputatuak adierazi du prebentzioa gizartearen esparru guztien esku dagoen auzia dela: “Azpimarratu beharreko aldaketa kulturala da, izan ere, gizarteak duen erronka garrantzitsuenetarikoa da”.

Programak honako ekintza hauek barne hartzen ditu: hondakinak lehengai gisa erabiltzen dituzten bederatzi enpresak erakutsiko dute hondakin horiekin zer material eta produktu fabrika daitezkeen; itsasoetan plastikoaren eragina gutxitzeko birziklatze kanpaina; ehun-gaien berrerabilpenerako eta birziklapenerako tailerrak; Gipuzkoa Basket Klubarekin batera gaikako bilketak duen garrantziaren inguruko sentsibilizazio kanpaina; sukaldaritza iraunkorreko jardunaldia Basque Culinary Centerrean; “Azken minutua” programan egindako lanarengatik enpresei esker ona adierazteko ekintza;  Ecoembesen Birziklatze Musika Orkestraren kontzertua; eta moda jasangarriaren desfilea Miramar jauregian.

Gipuzkoaren kasuan, Ingurumeneko Departamentuarentzat Prebentzioaren Astea da bere egintza nagusietako bat, gipuzkoarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuarekin. Antolatutako ekintzen ardatza da hondakinen sorrera gutxitzea eta hondakinetan dauden lehengaiei probetxu ateratzea, ekonomia zirkularreko oinarriak betetzeko eta bigarren erabilera emateko. Helburua da herritarrei jakinaraztea ekonomia zirkularrerantz iragateak duen garrantzia, azpimarratzea aukera bat dela eta hondakinak gaika biltzearen esfortzua garrantzitsua dela helaraztea, izan ere, hondakina baliabide bilakatzean tokiko ekonomia eta enplegua sortzen da.

José Ignacio Asensiok azaldu du bere Departamentuaren helburua dela eliminazioan oinarritutako piramidetik prebentzioan oinarritutako piramidera igarotzea. “Ezinbestekoa da egungo erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea. Gipuzkoak eredu-aldaketa horri dagokion abantaila sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak baliatu ahal izan ditzan”, adierazi du Asensiok.

“Prebentzioa eta ekonomia zirkularra aukera bat dira Gipuzkoarentzat eta klima aldaketari aurre egiteko aukera ere badira. Hondakinak lehengai berri gisa erabiltzea edo energetikoki probetxu ateratzea emisioak gutxitzeko modu eraginkorrena da eta ekonomia zein enplegu berdea sortzen dute Gipuzkoa jasangarriagoa bihurtuz”. Zentzu honetan, Asensiok adierazi du Gipuzkoak beharrezkoa den industria eta ezagutza duela sektoreari bultzada sendoa emateko, birziklatze industriaren zifrak bikoiztuz eta 10.000 enpleguak lortuz 2030a baino lehen.

Asensiok baieztatu du Astearen zeregina dela barneratuta dugun giza kontzientzia handitzen jarraitzea; hondakinen prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako gizartea eraikitzeko. Eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.

                                                                                                                                                          Donostia, 2018ko azaroaren 14a

Ekintzen programa

EKIMENA DATA TOKIA ANTOLATZAILEA  
Erakusketa:

Hondakina ala lehengaia?

 

 

 

Azaroak 16tik 21era Karpa Alderdi Ederrean

Ingurumeneko diputatuaren bisita, azaroak 16an 11:00tan

Sindesperdicio, Emaús Fundación Social, Koopera, Emaús Traperos, UPV, Eko-REC, Gipuzkoako Konposta y Tecnum Zer egiten da etxean arretaz bereizten dugun zaborrarekin? Zerbaiterako balio al du? Hainbat hondakin lehengai gisa erabiltzen dituzten GK Recycling klusterreko 9 enpresak hondakin horiekin zer material eta produktu fabrikatzen dituzten azalduko dute.
Itsasoko plastikoa birziklatzeko kanpaina “Itsasotik mahaira” Azaroak 18tik 24ra

 

Gipuzkoako 33 udalerritan GFA eta Emaús Baztertutako plastikozko botila eta poltsak batzea, birziklatzeko et apoliesterrezko ehun bilakatzeko, erossketarako orga eta poltsa berrerabilgarriak egiteko; poltsa eta orga horiek parte-hartzaileen arean zozketatuko dira.
Aitorpen-egintza Azaroak 19 12:30- Tronu aretoa, GFA GFA

 

Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren “Azken minutua” programan egindako lanagatik empresa laguntzaileei esker ona adierazteko egintza.
Kirola eta birziklapena kanpaina Azaroak 19tik 22ra   GFA eta GBC Gipuzkoa Basket Klubarekin batera, gaikako bilketak duen garrantziaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina diseinatu da, gizarte-sareen bidez, bideo, lehiaketa eta erronkekin.
Ehunak berrerabiltzeko tailerrak Azaroak 20 eta 21 11:00 – Inaugurazioa
Okendo plazan
GFA eta GK Green Fashion Arropa tradizionalei bigarren bizitza emateko eta osagarriak fabrikatzeko tailerrak arrantzarako sareen bitartez.
Sukaldaritza iraunkorreko jardunaldia Azaroak 21 09:00-Basque Culinary Center GFA eta Basque Culinary Center Aldundiak eta BCCak elkarrekin dihardute, azpiproduktuak berrerabiliz, sormen gastronomikoari buruzko ikerketan oinarritutako proiektu batean. Jardunaldi honen helburua da lan hori iraunkortasuneko hainbat ikuspegitik erakustea: produktua, jatetxea, industria, hondakina, elikadura eta osasuna.
Birziklapenaren Musika Orkestra Azaroak 23 13:30 – Orkestrako umeei harrera Amara plaza hotelean

19:30 – Orkestraren kontzertua

DFG eta Ecoembes Gizarte-proiektu honek gizarte-bazterketan bizi diren adingabeei musikako prestakuntza eskaintzen di eta, horrela, balioetan oinarrituta hezten ditu eta nork bere burua hobetzeko bide ematen du. Beren tresna birziklatuak eraikitzen parte hartuz, birziklapenak duen garrantziari buruzko kontzientzia sustatzen da.
Moda iraunkorreko III. desfilea Azaroak 24 19:00 – Miramar jauregia GFA, Ekorec, Donostiako Udala eta Donostia Moda GK Green Fashion moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterreko eta Donostia Moda Klusterreko kide diren diseinugileen bildumez osatutako moda-desfilea.
By | 2018-11-15T23:26:03+00:00 azaroa 15th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|