Kutxa Kultur Moda 2018/19. Luzatzen dugu eskaera-epea
Moda-eskolek eta diseinatzaileek eskatuta, Kutxa Kultur Modako egoilarren 2018/19 deialdia hilabete bat gehiago luzatzen dugu, azaroaren 30a arte. Garaiz zabiltza!
Iazko deialdiaren arrakasta ondoren, Kutxa Kultur Moda programak Tabakalerako instalazioetan duen gunea berriz ere sei diseinatzaileei eskainiko die; bertara jo dezakete beren lana beste eragile batzuekin bizi eta partekatu nahi duten eta lankidetza eta konexioa sorkuntza-iturri gisa baloratzen dituzten diseinatzaile guztiek. Horrela gertatu da Marta Arribas De La Maza, Gino Rojas, Clara Virgili, Nuria De Oliveira eta Samuel Prince-ren proposamenekin, oso goretsiak izan dira antolatutako hainbat desfileetan.