//Donostiako Gabonetako erakusleihoen XI. Lehiaketa

Donostiako Gabonetako erakusleihoen XI. Lehiaketa

San Sebastian Shopek Gabonetako erakusleihoen XI lehiaketa antolatu du hiriko establezimenduen profesionaltasuna eta Gabonen inguruko erakusleiho bat sortzeko gaitasuna saritzeko asmoarekin.

Ekimena Donostia Sustatuzen bidez, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoaren  eta Merkataritza-elkarteen (Centro Erdi, Zaharrean, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, dendaSS, AUZOA eta Bretxako azoka) laguntzarekin eta Gipuzkoako Ostalaritza, Turismo San Sebastian & Convention Bureau eta Hoteles de Gipuzkoaren lankidetzarekin garatuko da, azken hauen bidez edizio honetan Ostalaritzak eta Hotelek ere parte hartzeko aukera izango dute.

XI EDIZIOKO SARIAK sektore bakoitzerako (merkataritza, Ostalaritza eta Hotelgintza) honeko hauek izango dira:

  1. ERAKUSLEIHO JASANGARRIA: Jasangarritasun ikerketa.
  2. ERAKUSLEIHO BERRITZAILEA: Urteko erakusleihogintza zerbitzua.
  3. ERAKUSLEIHO POPULARRA: merkataritza-establezimenduaren publizitate-sustapena euskarri anitzetan.
  4. Auzo bakoitzeko AIPAMEN BEREZI BAT egingo da.

Sari banaketa Abenduaren 19an 20.30etan izango da, Donostiako Aquariumean

By | 2018-12-12T09:15:07+00:00 azaroa 5th, 2018|ekitaldiak|