//Jantzietarako erakusketa euskarriak sortzeko hastapen ikastaroa

Jantzietarako erakusketa euskarriak sortzeko hastapen ikastaroa

Jantzietarako erakusketa euskarriak sortzeko hastapen ikastaroa
2018a Ondarearen Europako urtea da, eta, era berean, 50 urte bete dira goi-mailako joskintzako maisuak 1968an erretiroa hartu zuenetik. Aukera ona da Cristóbal Balenciagaren obraren ondare-balioari buruz hausnartzeko, baita gurea bezalako museoetan ondare hori kontserbatzeko eta zaharberritzeko erabiltzen diren prozedurei buruz gogoeta egiteko ere. Xede horretarako funtsezko elementuetako bat erakusketarako erabiltzen den euskarria da; izan ere, neurrira egiten da jantzi bakoitzerako, bai oso-osorik sortuz bai, teknika zehatzak erabilita, maniki komertzial estandarrak egokituz. Bi alde horiek egiteko gaitasuna ez da soilik museoen eta kontserbazioaren esparruan aplikatzen, baizik eta baita jantziak neurrira egiteko sorkuntza-prozesuetan eta merkataritza-xedeetarako erakustaldietan ere. Ikastaroaren eduki teorikoan erakusketa-euskarriak egiteko materialak eta teknika espezifikoak ikasiko dituzte, eta neurriko maniki bat egingo dute ikastaroaren garapen praktikoan. Parte-hartzaile bakoitzak manikieuskarri bat egingo du, matrize bat oinarri hartuta. Prozesuan zehar molde hori guztiz eraldatu eta egokitu beharko dute.

Aukerzpena:

2018/11/14: 1. Moldeak eta materialak
— Ikastaroaren eta programaren aurkezpena.
— Manikietarako kartoizko moldeak ekoizteko prozesuen
hastapenak.
— Materialak aurkeztea eta prestatzea. Manikiak egiteko materialak.
eta ehunekin lotuta zer portaera duten deskribatzea.
— Maniki-matrizea prestatzea, eta manikia egiteko prozesua hastea.
— Banakako praktika garatzea.

2018/11/15: 2. Matrizea

— Matrizea manipulatzea eta bukatzea.
— Matrizea lehortzea.
— Gorputzaren soziologia aurkeztea. Jantzien silueta, euskarri anatomikoen eskakizunak horien arabera, eta manikian egin daitezkeen ekintzak.
— Banakako praktika garatzea.

2018/11/16: 3. Hegalak egiteko teknikak

— Hegalak egiteko tekniken aurkezpena eta gauzatzea. Bolumenak lortzeko prozedurak, eta jantziaren morfologia erreproduzitzeko bestelako elementuak prestatzea.
— Oinarrizko eredu bat eta besoak egitea.
— Banakako praktika garatzea.

2018/11/17: 4. Wateatua eta paddinga

— Wateatuaren eta paddingaren teknikak aurkeztea eta gauzatzea. Erakusketarako euskarriak egokitzeko moduak maniki industrialekin.
— Banakako praktika garatzea.

18/11/2015: 5. Manikiaren doikuntzak

— Egindako manikia desmoldekatzea.
— Eraldaketak kuantifikatzea eta egindako manikian jardutea. Arazoak, irtenbideak eta doikuntzak.
— Kartoia ixtea. Eta egurrezko oinarria egitea.
— Materialen txostena, apunteak eta datu baliagarriak ematea.
— Zalantzak eta galderak.
— Banakako praktika garatzea.

Irakaslea:

Bérengère Ruffin
Bérengère Ruffin izango da ikastaroko irakaslea. Museoetarako jantzi-euskarriak sortzen espezialista da. Madrilen bizi den aditu frantses honek hogei urte baino gehiago daramatza neurrirako manikiak diseinatzen eta sortzen; hots, jantzi historikoak eta/edo denetariko ehungintza-piezak erakusgai jartzeko euskarriak lantzen. Museo eta erakusketa-zentro ugarirekin aritu da elkarlanean, Estatuan zein atzerrian. Horien artean, nabarmentzekoak dira Museum of Modern Art of Saitama (Saitama, Tokio), Nouveau Musée National de Monaco (Monako), Museo del Traje (Madril), Sorolla Museoa (Madril), Joan March Fundazioa (Madril), Mapfre Fundazioa (Madril), San Telmo Museoa (Donostia) edo Cristóbal Balenciaga Museoa bera, besteak beste. Irakaskuntzan ere aritzen da; hala, jantzietarako euskarriak sortzeari buruzko ikastaroak eman ditu, eta, halaber, diziplina horri buruzko hainbat jardunalditan parte hartu du.

Informazioa:

Datak: Azaroaren 14tik 18ra.
Ordutegia: 10:00 – 14:00/15:00 – 18:30.
Guztira, 37 ordu.
Parte-hartzaileak: Artistei, diseinatzaileei, Arte Ederretako edo Diseinuko ikasle edo titulatuei, kontserbatzaile eta zaharberritzaileei, modaren munduko profesionalei eta manikien ekoizpenaren ezagutza bereganatzeko edo sakontzeko interesa duen orori.
Baldintzak: Parte-hartzaileek ez dute zertan aldez aurretik manikiak sortzeko teknikei buruz ezer jakin.
Parte-hartzaileek txabusina, mantala eta/edo antzeko jantziren bat eduki beharko dute.
Parte-hartzaile kopurua: Gehienez ere 16 lagunek parte hartu ahal izango dute ikastaroan.
Leku-kopuru mugatua Ezinbestekoa da izena ematea.
Inskripzioa: Ikastaroaren berri ematen denetik azaroaren 4ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, edo, bestela, eskainitako plazak betetzen
diren arte. Izena emateko ordenaren arabera esleituko dira lekuak. Interesdunek online dagoen inskripzio formularioa bete beharko dute. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du. Era berean, trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean.
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Prezioa: 215 €.
Prezioaren barruan sartzen da ariketak egiteko beharrezko materiala, gutxi gorabehera, 55 euroko balioa duena pertsonako. Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak maniki bat, beso bat eta hegalak egiteko oinarrizko patroiak eramango ditu etxera.
Harremanetarako: info@fbalenciaga.com – Tfn 943 004 777.

By | 2018-10-19T10:57:56+00:00 urria 19th, 2018|ekitaldiak|