/, slider-portada-eu/‘GdM San Sebastián Festival’a hastera doa.

‘GdM San Sebastián Festival’a hastera doa.

Teresa Helbig, Sophie et Voilà, BOX San Sebastián, Isabel Zapardiez edo Zergatik, ‘GdM San Sebastian Festival’eko aurtengo edizioan etxe nagusietako batzuk izango dira.

Edizio honetan ere, ‘San Sebastian Moda Festival’ euskal lurraldean proiekzio handien duen moda inguruko ekitaldi gisa kokatuko da. 34 jarduera, ehun marka eta komerziotik gora eta aurreikuspenen arabera 12.000 pertsonak baino gehiagok gozatu ahal izango dituzte Getariako Balentziaga Museoan, San Telmo Museoan, Tabakaleran, Garbera Merkatal Gunean, AEG ikastetxean eta Londres eta Ingalaterrako Hotelean burutuko diren ekintzak.

Laura Chamorrok, Festibaleko zuzendariak, Sophie et Voilà eta Teresa Helbig bezalako nazio eta nazioarte mailako etxeak proiektuaren finkapen eta hazkuntzarako oso momento egokian heltzen direla azpimarratu zuen.

Urriaren 24ean. Tailerrak eta formakuntza.

Garbera Merkatalgunean eta San Sebastian- Donostia Moda Klusterraren partehartzearekin, negozio ezberdinetarako baliagarriak izan daitezkeen visual merchandisingari buruzko oinarrizko gako batzuk aurkezteko hitzaldiak burutuko dira.

AEG Ikastetxean 3D: I+D+I inpresiorako formakuntza bat garatuko da.

Urriaren 25ean. Balentziaga Museoan desfileak eta GK Green Fashion jardunaldiak

Balenciaga Museoak bai nazio mailako eta bai nazioarteko bi marka handi hartuko ditu berean; Teresa Helbig eta Sophie et Voilà.

Teresa Helbigek bere 2019-ko udaberri-udako bilduma ‘Knot Garden’ aurkeztuko du. Diseinatzaileak azken urteotan arrakasta handia eskuratu du bere desfileetan, horretaz gain “see now, buy now” praktikan jarri duen lehen diseinatzaileetako bat izan da eta baita fashion filmak abian jartzeko orduan ere.

Sophie et Voilà joan den edizioan San Telmo Museoan egon zen eta aurten Balenciaga Museora itzultzen da dotoretasuna, xumetasuna eta modernitatea erakusten duten bere diseinuekin.

Jardunaldi honetan solasaldiak eta tailerrak ere eskainiko dira, GK Green Fashion-ek bultzatuak, Tabakalerako 4. Soilaruan. Gero eta gehiago dira moda jasangarria bultzatzen ari diren diseinatzaileak, azpimarratu zuen Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Diputatua den Jose Ignacio Asensiok.

Gemma Gómezek (Slow Fashion Next), Ben Ramsdek (OrganiMark) Estel Vilasecak (It Fashion) eta Blanca Gomarak (Slow Fashion Next) moda iraunkorra eta kontsumo arduratsuari buruz  hitz egingo dute.

Urriaren 26ean. Face to face

Eztabaidarako unea izango da San Sebastian- Donostia Modaren Klusterrak bultzatuta  San Telmo Museoko Konferentzi Aretoan moda etxe baten negozio lerroetarako ikuspuntu ezberdinak aurkeztuko dituztelarik. Teresa Helbig,  Teresa Helbig markaren diseinatzailea eta Monica Carbonell modako branding estrategikoan espezialista San Telmo Museoko hitzaldien aretoan ahotsa jartzeko arduradunak izango dira.

Urriaren 27an. San Telmo Museoko desfileak

Bertako dendetako euskal etxe handien desfileak hartuko ditu berean San Telmo Museoak jardunaldi honetan.

Goizean, hiriko marka anitzeko komertzioak 2018-2019ko udazken-neguko bere kolekzioak aurkeztuko ditu. Denboraldiko joerak Kett, Molupita eta El Corte inglesen eskutik etorriko dira. Honen ondoren, Garbera Merkatalgunean bertako diseinatzaileentzeei eskainitako espazioan parte hartzen duten diseinatzaileen ordua izango da, Maider Alzaga, Muxugorri, Las Cosas de Valen eta Laia Varela hain zuzen ere. Desfileen itxiera Luhei, Anhelo, Sasteria Aldabaldetreku, Ramon Ezquerra eta Manuela va de fiestaren ardura izango da.

Sophie et Voilá, BOX San Sebastian eta Zergatik etxe handiek arratsaldeko desfileak irekiko dituzte eta ondoren jardunaldia bukatzeko Teresa Helbig eta Isabel Zapardiez euskal diseinatzailea izango ditugu.

Urriaren 28an. Pop Up 

Londres eta de Inglaterrako  hotelak urriaren 28an zehar gipuzkoako saltokiak hartuko ditu berean. Ezaguna den hotelaren pop up tradizionalak modari, edertasunari eta musikari utziko die lekua.

Azaroen 2an. Kale pasarela

Desfileen jaurdunaldia Groseko auzoraino zabalduko da. Ekimen hau gertuko arropa komertzioa bultzatzeko jardueretan oinarrituta dago.

Partehartze deialdia, datorren astelehenean, urriaren 22an sare-sozial eta merkataritza elkarteen bidez zabalduko dena, Groseko negozioei zuzendua dago baina Intxaurrondo eta Altzan egoitza duen enpresei ere luzatuko zaie gonbidapena.

By | 2018-10-21T20:27:06+00:00 urria 18th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|