//Norantz doa modaren negozioa?

Norantz doa modaren negozioa?

Sektorearen inguruko joerak eta etorkizuna zuzuenean ezagutu nahi duten profesionalentzako aukera.

Donostiako Sustapenak, Donostia Moda Klusterraren bidez eta Donostia weekINN 2018 Berrikuntza Astearen barnean, jardunaldi batera gonbidatzen zaitu; bertan, Espainiako modako enpresa nagusietariko bik, modaren industriarekin harreman zuzena dutenak, beren negozio-ereduak garatuko dituzte bi ‘Aurrez aurrekotan’.

Goizean zehar, San Telmo Museoan topaketak egingo dira Teresa Helbig -ekin, gaur egun estatuko autore-sinadura solidoenetarikoarekin eta Monica Carbonellekin, Marka Berrikuntza eta Joera Sozialen estrategian aditua denarekin. Goi-mailako jantzigintzaren artea eta modako branding estrategikoa jorratuko dira bi saio horietan, sektorearen barneko joera berritzaileenetara gerturatzeko asmoarekin.

Aurkezpen bakoitzaren amaieran , bertaratutakoei aukera emango zaie galderak egiteko edo jorratutako gaien inguruan zalantzak, ideiak edo hausnarketak adierazteko.

Aprobetxatu aukera hau. Zure zain izango gara!

Eguna: Ostirala, 2018ko urriak 26.

Lekua: San Telmo Museoa (Hitzaldien aretoa)

Zuloaga plaza, 1. 20003Donostia.

Ordua: 11:00h-14:15h.

By | 2018-10-16T09:55:06+00:00 urria 15th, 2018|ekitaldiak|