/, ekitaldiak, slider-portada-eu/Ireki da Donostiako 2018Ko Gabonetarako Azokan parte hartzeko izena emateko epea

Ireki da Donostiako 2018Ko Gabonetarako Azokan parte hartzeko izena emateko epea

Alkateordetza, Donostia Sustapenaren bidez, hiriko ekonomia garapena sustatzeko, Donostiako Gabonetarako Azokaren edizio berri bati ekin egin dio. Ekimen honek, iaz, publikoaren, salmenten eta promozio turistikoaren esparruan arrakasta handia lortu zuen eta aurten azoka handituko du, merkataritza eskaintza, saltokiak eta jarduera gehiago eskainiz, honako hauen bitartez: Gabonetako argi bereziak, jardueren eguneroko programazioa, azokak eta bertako, nazional eta nazioarteko parte-hartzea.

Ernesto Gasco Alkateordeak zera adierazi zuen: “hau hirirako eta bertako merkataritzarako aukera ezin hobea da, merkataritza eskaintza erakargarria finkatzen ari garelako, Gabonak bezalako sasoi berezi batean. Horrez gain, Gabonetako Azokari esker, gure hiriko merkataritzaren ospea finkatu ahal izango dugu eta, noski; garai honetan jendea erosketak egitera animatzea helburu duen ekitaldi bat da.

Donostia Sustapenak dagoeneko, zabaldu du aurtengo Gabonetako Azokan parte hartu nahi duten dendek izena emateko epea. Azokan honako produktu hauek salgai izango dira:

  • Gabonetako produktu gastronomikoak.
  • Artikulu apaingarriak eta Gabonetako apaingarriak.
  • Jostailuak.
  • Artisautza artikuluak.
  • Tokiko diseinatzaileen artikuluak (moda, harri-bitxiak, etab.)
  • Foodtrucks bertako produktuarekin.

Hauek dira Donostiako Gabonetako Azokaren helburu nagusiak:

  • Merkataritza, artisautza, moda, ostalaritza, eta abar bezalako sektoreak sustatzea, Gabonetako egunetan fakturazioan eta enpleguan hazteko aukera baitute.
  • Hiria kanpoaldera sustatzea hiriko beste sektoretan eragina sortzen duten turistak eta bisitariak erakartzeko.

Gabonetako Azonak erakusle gisa parte hartu ahal izateko Donostia Sustapenarekin harremanetan jarri behar da honakoen bidez:

By | 2018-10-16T21:13:23+00:00 urria 15th, 2018|destacada-home-eu, ekitaldiak, slider-portada-eu|