//‘GdM San Sebastián Moda Festival’ aurkezpena.

‘GdM San Sebastián Moda Festival’ aurkezpena.

Datorren asteazkenean, urriaren 17an, 2018-2019 denboraldiko X. GdM San Sebastian Moda Festibala aurkeztuko da.

Laura Chamorrok, Gipuzkoa de Modako zuzendariak, Ernesto Gascok, Donostiako Alkateordeak, Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lan Hidraulikoen Diputatuak eta  Denis Itxasok, Kultur Diputatuak Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batekin “GdM San Sebastian Moda Festival”aren edizio berri bat aurkeztuko dute urriaren 24tik 28ra arteko programazio bat izango duelarik. Programazio honek jarraipena izango du azaroaren 2tik aurrera.

33 ekintza, 100 marka eta denda partehartzaile eta 13000 bisitari baino gehiago espero dira Balentziaga eta San Telmo Museoetan, Tabakaleran, Garbera Merkatal-gunean eta AEG ikastetxean.

By | 2018-10-18T11:10:36+00:00 urria 14th, 2018|ekitaldiak|