/, slider-portada-eu/Bertako Bost enpresak Garberan erakutsiko dituzte beren bildumak Donostia Moda Klusterrari esker

Bertako Bost enpresak Garberan erakutsiko dituzte beren bildumak Donostia Moda Klusterrari esker

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapeneko Donostia Moda Klusterraren bidez, merkataritza-gune batean kokatutako aldi baterako moda-espazio bat jarriko du berriz ere sortzaile batzuen eskura; espazio hori Garbera merkataritza-gunearen erdi-erdian dago eta doakoa da, eta, bertan, 2018-2019 udazken-neguko beren bildumak erakutsi eta saldu ahal izango dituzte diseinatzaileek. Ekintza horrekin, bereizia eta bertakoa den produktu baten balioa jarri nahi da agerian, baita marka eta diseinatzaile donostiarrak sustatu ere.

Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok adierazi duenez, «Donostia Moda Klusterrean gurekin lanean ari diren diseinatzaileei benetako salmenta-puntu horiek eskaintzen jarraitu nahi dugu, toki horietan haien marka oso ondo ikusi eta zabaltzen dela egiaztatu baitugu. Gainera, stand horietan salmentak handitzea lortzen dute, eta hori oso lagungarria da haien negozio-ildoetarako».

Garbera merkataritza-gunearen erdiko korridorean dagoen moda-sortzaileentzako aldi baterako espazioan parte hartzeko bertako marka eta diseinatzaileentzako laugarren deialdi publikoa da aurtengoa. Oraingoan, bost sortzailek izango dute aukera 2018-2019 udazken-neguko beren bildumak saltzeko doako espazio batzuetan, astelehenetik larunbatera, 10:30etik 21:30era. Enpresa hauek hautatu dira:

Jarduera honen barruan, hautatutako diseinatzaileek visual merchandising-eko eta estilismoko trebakuntza jasoko dute urriaren 24an, 11:00etatik 14:00etara, Garberako merkataritza-gunean; hiriko beste moda-diseinatzaile edo -denda batzuek ere hartu ahal izango dute parte. Gainera, bost enpresak urriaren 27an San Telmo museoan izango den desfilean aurkeztu ahal izango dituzte beren bildumak, GDM San Sebastián Moda Festival jaialdiaren barruan.

Irizpide hauen arabera hautatu ziren beren bildumak Garberan aurkeztuko dituzten diseinatzaileak:

  • Diseinatzaileek donostiarrak izan behar dute.
  • Haien 2018- 2019 udazken-neguko bildumak zabala eta askotarikoa izan behar du, hilabetez (2018ko urriaren 6tik 27ra) jendeari zuzenean salduko baitzaio.
  • Kontuan izango dira kalitatea, joskera eta bukalanak, baita bildumako jantzi kopurua ere.
By | 2018-10-08T19:16:40+00:00 urria 8th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|