/, slider-portada-eu/Donostiako Zinemaldia Donostia Moda Klusterraren estilismoekin jantzi da

Donostiako Zinemaldia Donostia Moda Klusterraren estilismoekin jantzi da

Donostiako eta Euskal Herriko moda berriro ere agerian geratu da Donostiako Zinemaldian, galen aurkezleek, Zinemaldiaren zuzendariak eta bestelako gonbidatuek jantzitako estilismo ezberdinen bitartez. Alfonbra gorrian, Amaia Albesen arropa-marka, Munoa Bitxitegiaren bitxiak eta Box bezalako poltsak ikus ahal izan dira. Bigarren aldiz, tokiko enpresek parte hartu dute lehiaketan, parte-hartzaileei estilismo ezberdinak proposatuaz, haien lanari estatu-mailan nahiz nazioartean balio ematearen aldeko apustua eginaz. Ekimena Zinemaldiak sortzaileekin eta Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterrarekin (Donostiako Sustapenaren bitartez) egindako itunaren bidez sortu da; horiek egin dituzte diseinatzaileen eta lehiaketaren arteko bitartekaritza-lanak.

Ernesto Gasco alkateordeak honela adierazi du: “Zinemaldiaren eta Donostia Moda Klusterraren arteko bigarren lankidetza-urte honen emaitzek erakutsi dute Donostiak marka ofizial bat izatea lortu duela tokiko modaren industria osoa bideratu ahal izateko. Zinemaldian parte hartuta, gure diseinatzaileei aukera paregabea eskaintzen diegu haien diseinuak milioika ikusleri erakusteko, eta, horrekin batera, gure moda-marka finkatzea lortzen dugu. Era berean,Zinemaldiarentzat klusterra modarekin zerikusia duten eskari guztiak kudeatzeko tresna bilakatu da”.

Nagore Aranburuk, inaugurazio-ekitaldiaren eta euskal zinemaren galaren aurkezleak; Cayetana Guillén Cuervok, inaugurazioan parte hartu duenak; Maribel Verdúk eta Edurne Ormazabalek, amaiera-ekitaldiaren aurkezleek; eta Vanessa Rodríguezek, Perlak ataleko zuzendariak Victoria Eugenia Antzokiko aurkezpenetan sartu zituenak, honako hauen diseinuak jantzi dituzte:

Halaber, alfonbra gorrian tokiko diseinuak jantzita beste aktore eta pertsona ospetsu hauek agertu ziren: Bárbara Goenaga, Úrsula Corberó, Juana Acosta, Marta Lozano, Adriana Paz, Gabriela Cartol, Coro Odriozola eta Laura Chamorro.

Bederatzi etxe horiek 40 estilismo baino gehiago eman dituzte, eta tartean arropa, osagaiak eta bitxiak izan dira, ekitaldien aurkezleek jantzi dituztenak. Gainera, aurten, gizonezkoen bilduma bat gehitu da, eta Zinemaldiaren zuzendaria, José Luis Rebordinos, edo Jorge Perugorria aktorea bezalako gonbidaturen bat ere jantzi du, azkena agertokira Aldabaldetreku jostundegiaren trajea jantzita igo baita.

Edizio honetan, aurkezleak janzteko interesa erakutsi duten enpresen kopurua hirukoiztu egin da. 31 etxek izena eman eta proposamenak bidali dituzte, baina, azkenean, bederatzi hautatu dira. Jaialdiaren aurreko egunetan, Madrilen eta Donostian (Maria Cristina Hotela) burutu zituzten probak aurkezleekin, eta ekitaldietan zehar jantziko zituzten azken estilismoak hautatu zituzten.

Sortzeko beste eremu batzuetan bezala, ekimenaren bitartez, Donostiako Zinemaldiak tokiko modaren industriaren aldeko apustua egin du, Donostia Modaren eskutik; hau da, Donostian tokiko diseinua bultzatzeaz, gehitzeaz, garatzeaz eta ezagutzera emateaz arduratzen den klusterra, sektorea indartzera zuzendutako jardueren bitartez.

By | 2018-10-08T18:57:47+00:00 urria 1st, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|