//Donostia Moda Klusterrak salmentarako guneak eskainiko dizkie berriz bertako diseinatzaileei

Donostia Moda Klusterrak salmentarako guneak eskainiko dizkie berriz bertako diseinatzaileei

Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapeneko Donostia Moda Klusterraren bidez, hautatutako hainbat sortzaileren eskura berriz jarriko du aldi baterako moda gune bat merkatal zentro batean. Bertan, diseinatzaileek 2018-2019 udazken-neguko bildumak erakusgai jarri eta saldu ahal izango dituzte, doako gune batean, Garbera merkatal zentroko erdialdean. Jarduera honekin, desberdina eta bertakoa den produktu bat nabarmendu nahi da, eta baita Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatu ere.

Ernesto Gasco Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Saileko zinegotziak zera adierazi du: “benetako salmenta gune hau eskaintzen jarraitu nahi diegu Donostia Moda Klusterraren esparruan gurekin lan egiten ari diren bertako diseinatzaileei, egiaztatu dugulako euren markekin lortzen duten ikusgarritasuna eta proiekzioa benetan ona dela. Horrez gain, stand hauetan salmentak igotzea lortzen dute eta hura oso lagungarria da euren negozio ildoetarako”.

Hauxe da bertako markei eta diseinatzaileei, parte hartzeko deialdi publikoa egiten zaien laugarren aldia, Garbera Merkatal Zentroko erdialdeko korridorean kokatutako moda sortzaileentzako aldi baterako gunean. Oraingo honetan, bost izango dira euren 2018-2019 udazken-neguko bildumak saltzeko aukera izango dutenak, doako hainbat gunetan, astelehenetik larunbatera, 10:30etik 21:30era.

Irailak 19, izena emateko epea zabalduko da, Donostia Sustapeneko web orrian, irailaren 27ra arte. Honako hauek izango dira hautaketa irizpide orokorrak:

  • Diseinatzaileak donostiarrak izan behar dira.
  • 2018-2019 udazken-neguko bilduma zabala eta askotarikoa izan behar dute publikoari zuzenean saltzeko, hilabetez, 2018ko urriaren 6tik 27ra.
  • Kalitatea, osaera eta akaberak baloratuko dira, eta baita bildumaren jantzi kopurua ere.

Irailaren 28an hautatutako markei jakinaraziko zaie.

By | 2018-09-24T10:03:56+00:00 iraila 24th, 2018|ekitaldiak|