/, slider-portada-eu/Berehalako etorkizuneko joerak WGSN-ren hitzaldian; moda-joeren aurreikuspenean munduko liderra den enpresa

Berehalako etorkizuneko joerak WGSN-ren hitzaldian; moda-joeren aurreikuspenean munduko liderra den enpresa

Ekainaren 28an (osteguna), Donostian beste hitzaldi bat eskaini zuen WGSN enpresako Isabel Mesak, Espainiarako eta Portugalerako Country Manager-ak, Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan. Hiru bat orduko hitzaldian, ehun bat diseinatzaile, etxe, saltokien fabrikatzaile, diseinu-eskola eta komunikatzaile bildu ziren, Euskadin egindako ekitaldi bakarrean, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak eta Kutxa Kultur Modak antolatuta. WGSN 1998an sortu zen Londres mendebaldean, eta 6000 bezero kudeatzen dituzten hamalau herrialdetik gorako profesionalak ditu. Joeretan munduko liderra da enpresa. Adituek epe laburreko eta luzeko joeren segimendua egiten dute; hots, produktu eta kontsumitzaileen ohiturena, modako hamalau kategoria ezberdinen bitartez.

Munduko denda, marka eta fabrikatzaile garrantzitsuenei konfiantzarekin lidergoa izaten laguntzen die. Iragarpen adierazgarriak burutzen dituzte tokiko iturriekin eta ikuspegi orokorrekin. Jakin badakite gaur zerk funtzionatzen duen eta bihar zerk funtziona dezakeen. Gainera, modako enpresa batek ondo funtzionatzeko behar dituen gakoak aurkezten dituzte, bildumak erosteko eta ondoren saltzeko erremintak azalduaz.

Laura Chamorro, Donostia Moda Klusterreko arduraduna, eta Mikel Mendarte, Kutxa Kultur-eko zuzendaria, bertaratuei ongietorria egiteaz arduratu ziren. WGSN-k Donostian hitzaldia ematen duen hirugarren aldia da

By | 2018-07-20T11:40:46+00:00 uztaila 4th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|