/, eventos, slider-portada-eu/Donostia Moda klusterrak eta Kutxa Kultur erakundeak WGSNeko hitzaldi berri bat antolatu dute, alegia, munduko buruzagia moda joeren aurreikuspenen alorrean

Donostia Moda klusterrak eta kutxa Kultur erakundeal WGSNeko hitzaldi berri bat antolatu dute, alegia, munduko buruzagia moda joeren aurreikuspenen alorrean.

Espainia eta Portugalerako WGSNeko Country Manager den Isabel Mesa gurekin arituko da berriz eta 2019 Udaberri/Udako denboraldia eta 2019-2020 Udazken/Neguko denboraldia errepasatuko ditu.

Horrez gain, moda enpresa batek behar bezala funtzionatzeko giltzarriak aurkeztuko ditu, bildumak erosteko eta ondoren saltzeko erremintak erakusgai jarriz. Era berean, emakumezkoen modari, koloreari eta konbinazioei buruz hitz egingo du, eta baita oinetakoak eta poltsetarako funtsezkoak diren piezen berri emango du ere.

WGSNek hirugarren aldiz txosten bat aurkezten du Donostian. Ekitaldia Kutxa Kultur Gunean antolatuko da (Tabakalerako laugarren solairua, ekainaren 21ean, 19:15 eta 21:45 artean.

Sarrera doakoa da eta ekainaren 18an baino lehen baieztatu behar da posta elektroniko honetan:

fomentoss@donostia.eus, hurrengo datuak adierazita: Izen-abizenak – Enpresaren Izena – Telefonoa – Posta Elektronikoa

By | 2018-06-14T08:43:37+00:00 ekaina 11th, 2018|destacada-home-eu, eventos, slider-portada-eu|