/, slider-portada-eu/Face to Face. Duyos, Sophie et Voilà eta Minimil

Face to Face. Duyos, Sophie et Voilà eta Minimil

Saioa maiatzaren 4an izan zen San Telmo museoan, eta moda-munduko zenbait profesional ospetsuren enpresa-esperientziak erakutsi ziren, haien artean Juan Duyos-ena (Duyos enpresa), Sofía Arribas eta Saioa Goitiarena (Sophie et Voilà), eta Contxu Uzkudunena (Minimil). 

Donostiako Sustapeneko Donostia Moda Klusterrak bultzatzen zituzten jardueren baitan, maiatzaren 4an 11:00etan egin zen jardunaldian, Espainiako moda-marka nagusietako hiruk beren negozio-ereduak erakutsi zizkieten sektoreko bertako profesionalei. Saioaren helburua da bertatik bertara ezagutzea merkatu nazionalean sendotuta zeuden hiru enpresaren enpresa-esperientzia, hala nola Duyos-ena, Minimil-ena eta Sophie et Voilà-rena. Moda-munduko bertako profesional guztiak zeuden gonbidatuta ekitaldira.

Saioaren hasieran, Juan Duyos-ek hartu zuen hitza, Duyos enpresako sormen-zuzendariak (1999an sortua). Bere ibilbidean, zenbait sari jaso zituen, hala nola L’Oreal Cibelesen, Glamour, Lancia… Zenbait erakusketatan hartu zuen parte, eta gradu-zuzendaria da ESNEko Moda Diseinua karreran. Duyos-en ustez, negozio-eredu perfektua da sormena eta kudeaketa ona uztartu zituena.

Ondoren, Sophie et Voilà enpresako Sofía Arribas eta Saioa Goitiak hartu zuten hitza. Ezkontza-modako enpresa hori Bilbon sortu zen duela hamar urte. Iaz, enpresa nazioarteratzen hasi zen nazioarteko azoketara joanez, eta Japonia, Estatu Batuak eta Ekialde Ertaina ditu jomugan. Mundu osoan, Sophie et Voilà-k bost saltoki ditu Espainian, bi Italian —Milango erakusketa-areto iraunkor batetik banatzen du—, bat Suitzan, bat Japonian eta beste bat Singapurren.

Hirugarren parte-hartzailea Contxu Uzkudun izan zen, Donostiako Minimil enpresaren sortzailea eta presidentea. Bere hitzaldian, azaldu zuen nola bilakatu diren marka eta negozioa bere 40 urteetan, eta arreta berezia jarriko du jatorrian, tradizioan, ofizioan eta bilakaeran. Gaur egun, Contxuren alabek hartu zuten erreleboa markaren zuzendaritza artistikoan eta enpresarialean. Markak Valentzian, Gasteizen, Bilbon eta Donostian ditu dendak jada, eta onlineko denda ere badu.

Jardunaldira joateko, izena eman behar zen, doan, Donostiako Sustapenaren webgunearen bitartez.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak sustatzen duen Donostia Moda Klusterrak, Donostiako Sustapenaren eskutik, biziberritu egin nahi du Donostiako moda-sektorea. Sektore horretan, 1.000 enpresa inguru daude, eta zuzeneko lana ematen diete 2.750 laguni (hiriko enplegu osoaren % 2,63). Haren xedeetako bat da sektore horretako balio-kate osoa integratzea, lana partaidetzazkoa izan dadin, eta eraginpean dauden eragileek elkarrekin hausnar dezaten jarraitu beharreko ildoei buruz. Beraz, kontsulta-foro iraunkorra da Klusterra.

Donostia Moda Klusterra diseinatzaileek, trebakuntza-zentroek, moda-adituek, saltokiek, fabrikatzaileek, erakundeek eta abarrek osatzen dute, zeinek aukera bat ikusten baitute sektore horretan hiria ekonomikoki garatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko.

By | 2018-07-19T10:02:19+00:00 maiatza 4th, 2018|destacada-home-eu, slider-portada-eu|