/, Sin categoría, slider-portada-eu/2018 Donostia Moda klusterrak Donostia Moda markagatik apustu egiten du

2018 Donostia Moda Klusterrak Donostia Moda markagatik apustu egiten du

Donostia, Sortu eta bi urtera, Donostia Moda Klusterra irakite bete-betean aurkitzen da. “Hiria modaren munduan erreferente bilakatzeko ametsa pixkanaka-pixkanaka betetzen   ari da”, adierazi du Ernesto Gasco zinegotzi sozialistak, eta sektorea erabat inplikatzen ari dela nabarmendu du. Asmo handikoak gara, eta ildo horretan lanean jarraitu nahi dugu. Modaren sektoreak enpresa txiki ugari biltzen ditu hirian, eta tokiko ekonomiaren erakarleetariko bat izan daiteke. Besteak beste, diseinatzaileak ditugu, ekoizleak, merkataritza ona erakundeen bultzada eta guzti eta Donostiaren tiraldia. Beraz, Donostia Modak finkatzen jarraitzen du mundu osoan hainbeste mugitzen duen mundu honetan”.

Sortu eta handik bi urtera, Donostia Moda Klusterrak aurtengo Ekintza Plana aurkeztu nahi du beste behin; hots, Donostiako Sustapenaren bitartez gauzatuko duena. Oraingoan, Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa esan du: “Donostia Moda Klusterrarentzat garrantzi handiko hirugarren urtea da. Proiektu eta itun berriak atera eta sortu ondoren, gure lan-ildo bakoitza finkatzeko unea da. Prestakuntza, nazioartekotzea, digitalizazioa, bistaratzea eta lurralde-sustapena funtsezko zutabeak izango dira sektore osoaren ekonomia bultzatzeko. Horrez gain, azpimarratu nahi dut Udaleko beste departamentu batzuekin edo Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lan egin ahal izateak Donostia Moda markak duen indarra erakusten duela. Elkartuta errazagoa da, eta sektore honetan egiten ari den lana horren erakuslea da”.

Donostia Moda Klusterrak abian jarri beharreko neurrien artean honako hauek nabarmendu behar dira:

1.- Modaren sektorearen posizionamendua hirian eta balioa ematea estatuan nahiz nazioartean.

  • Donostiako Zinemaldiaren esparruan garatutako proiektua: tokiko marken estilismo guztien koordinazioa eta tokiko industria-moda bultzatzea Alfonbra Gorrietan.
  • Tokiko diseinatzaileentzako doako gune iraunkorra Garbera Merkataritza Zentroan. Erakusketa eta salmenta gunearen koordinazioa eta dinamizazioa maiatzean eta urrian.
  • Lau ibilbide komertzial ateratzea. Donostia Turismorekin batera garatutako proiektua.

– ‘Made in San Sebastián’ ibilbidea (moda eta osagarriak).

– Surfaren eta kirolaren ibilbidea.

– Beauty ibilbidea.

2.- Donostiako moda ezagutzera ematea emanaldi bereziak eta komunikazio-ekintzak antolatuta:

  • Martxoa-ekaina: upcycling proiektuaren II. edizioa ateratzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean.
  • apirilak 5-6: Jantzien Museoan antolatutako Moda Jardunaldien VII. edizioan parte hartzea. Elkarlana Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin.
  • apirilak 26: Barcelona Brida Week – Isabel Zapardiez pasarela. ‘hiria-markaren’ sustapena eta sustapen instituzionala.
  • Maiatza eta urria: Donostia Moda Jaialdia. Donostiako moda-jaialdiaren jardunaldi osoa antolatzea. Bi edizio, eta urrikoa Innovación-WeekInn Astean zehar: face to face, hitzaldia, tailerra.
  • Uztaila: Udako II. Eskola garatzen laguntzea, Balenciaga Museoarekin elkarlana eginaz.
  • Azaroak 24: Moda Iraunkorraren III. Desfilea batera antolatzea Miramar jauregian. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin batera garatzen da.
  • ‘SS Fashion Guide’ 2019 katalogoaren edizio berria. Donostia Turismorekin batera egiten den proiektua (abendua).
  • Gabonak: modaren tokiko industria bultzatzea Gabonetako Merkatuaren bitartez: sektorearen presentzia indartzea Merkatuan eta sustapen-ekintzetan.

3.- Ekintzaileentzako eta enpresa berrientzako laguntza negozio-eredua aztertzeko eta hausnartzeko prozesuetan:

  • Enpresa sortzeko ibilbideak.
  • Prestakuntza aditua.
  • Enpresak sortzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak.
  • Norberaren enpresa-zentroetan lokalak alokatzea.
  • Aholkularitza aditua moda-arloan.

4.- Aholkularitza-zerbitzua nazioartekotzeko eta merkatu berriak irekitzeko:

  • Norberaren nazioarteko eginkizun komertziala: Florentzia (azaroa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nazioarteko Eginkizunean parte hartzea: Berlin.
  • Banako aholkularitza enpresak nazioartekotzeko.
  • Nazioarteko beken programa.

5.- Profesionalen enpresa-gaitasunak hobetzea prestakuntza-ekintzen bitartez:

  • WGSN nazioarteko agentziaren hitzaldia (Kutxa Kultur-ekin lankidetzan).
  • Neurrirako manikiei buruzko ikastaroa (Balenciaga Museoarekin elkarlanean).
  • Moda-enpresen lehiakortasun-tailerra merkatura irteteko (bi tailer).

6.- Toki-mailan, eskualdean, estatuan eta nazioartean burututako esperientzien analisia, tokiko enpresei erreminta ezberdinen bitartez jarduteko esparru berriei buruzko informazio eta orientazio baliagarriak eskaintzeko:

  • Asteroko newsletter sektoriala.
  • Donostia Moda Klusterraren profilak indartzea Instagram, Facebook eta Twitter-en, Youtubeko kanal berri propioaren bitartez.
  • ‘Donostia Moda’ web gune berria.

Horrez gain, Donostia Moda Klusterrak honako erakunde hauekin egindako akordio/lankidetza ezberdinak berrargitaratuko ditu aurten: Balenciaga Museoa, Gipuzkoa Modan (Donostia Moda Festibala), Donostia Turismo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentua, Kutxa Kultur Moda, Donostiako Zinemaldia, Merkatarien Elkarteak eta Federazioak eta Garbera Merkataritza Zentroa.

By | 2018-04-16T17:11:44+00:00 martxoa 2nd, 2018|destacada-home-eu, Sin categoría, slider-portada-eu|