//Donostiako Gabonetako Merkatuan tokiko diseinatzaileen moda-desfilea egingo da

Donostiako Gabonetako Merkatuan tokiko diseinatzaileen moda-desfilea egingo da

Bihar, abenduak 15, ostirala, arratsaldean, Gabonetako Azoka moda-pasarela bihurtuko da. Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrari esker, tokiko diseinatzaile ezberdinek beren bildumak erakutsi ahal izan dituzte Merkatuan beren produktuak saltzeko jarritako postu ezberdinetan. Osagarri gisa, Merkatuak moda- desfilea antolatu du bihar arratsalderako, eta bertako zazpi diseinatzailek eta enpresek parte hartuko dute emakumezkoen eta haurren arropa eta bitxiak eta osagarriak erakusteko.

17:30etik aurrera, pasarelan ikus ahal izango dira ondorengo marken sormenak:

  • Muchas Telas
  • Luhei
  • Martín Caprara
  • Undermount
  • Muxugorri
  • Molupita
  • Beti Beauty
By | 2017-12-15T10:53:00+00:00 abendua 15th, 2017|Sin categoría|