Donostia Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak eta Kutxa Kultur Modak atseginez gonbidatzen zaituzte WGSNren hitzaldira, munduko liderra baita moda-joeren iragarpenean
Horretarako bertan izango da Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen country managerra, eta 2018-2019 Udazken/Negu denboraldia birpasatuko du berak, modako enpresa baten jarduera egokia garatzeko eta erosketa eta salmentaren arteko oreka lortzeko.
Halaber, emakumezko modaren iragarpenaz, kolore eta konbinazioez hitz egingo du, eta oinetako eta poltsetako funtsezko piezen aurrerapenak ere egingo ditu. WGSNek bigarren aldiz emango du hitzaldi bat Donostian.
Lekua: Talent House (4. solairua)
Eguna: Abenduak 13an
Ordutegia: 19:30-21:30
Konfirmazioa eskatzen da abenduaren 12a baino lehen helbide honetara fomentoss@donostia.eus eta jarri ondorengo datuak: Izen-abizenak – Enpresaren izena – Telefonoa – E-maila