//Kontxako Bandera egiteko aukera izango dute hiriko joskintzako tailerrek

Kontxako Bandera egiteko aukera izango dute hiriko joskintzako tailerrek

Donostiako estropadaren traineru irabazleari datorren urtean emango zaion Kontxako Bandera bordatzeko hautaketa-prozesua egingo da hiriko joskintza- tailerrek eta brodatzaileek aurkezten dituzten proposamenen artean.

Donostiako Festak prozesu berria abian jarri du, eta Kontxako Bandera artisau-eran egitearekin amaituko da. Modu horretan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrarekin harremanetan jarri gara, ehunkien industriako tokiko sektoreari proposamenaren berri eman diezaion. Horrela, bandera bordatzeko proposamena aurkeztu nahi duten gipuzkoar guztiek eskuz egiteko irizpide historikoak betetzeaz gain, autonomo edo kontrataturiko lan edo profesional mailako euskarria izan beharko dute. Bi bandera brodatzeko proiektua aurkeztu beharko dute, bata kategoria maskulinorako eta bestea kategoria femeninorako; halaber, beste 44 bandera txikiagoren proposamena egin beharko dute, tripulazio irabazleetako kideei emateko, denak ere laukian sartuta. Entseinetan, Donostiako banderari buruzko testuak bi hizkuntza ofizialetan jarri beharko dira.

Klusterrak proposamenak jaso eta titularrek baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du. Behin proposamenak onartuta, batzorde adituak egokiena hautatuko du, kalitate, prezio eta kaudimen profesionaleko irizpideen arabera. Sistemak Donostiako Sustapenaren mendeko Donostia Moda Klusterraren politikarekin bat egiten du; hots, Donostiako moda-sektorea bultzatzeko lan egitea. Deialdia datorren urrian irekiko da.

By | 2018-04-16T17:05:48+00:00 iraila 27th, 2017|Sin categoría|