//Donostiako Errege Magoen arropak diseinatzeko lehiaketako bederatzi finalistak hautatu dituzte

Donostiako Errege Magoen arropak diseinatzeko lehiaketako bederatzi finalistak hautatu dituzte

Irailaren 4an, diseinuak maniki baten soinean aurkeztu beharko dituzte epaimahaiaren aurrean, eta, egun horretan bertan, irabazlea nor den jakinaraziko da. Finalistak, diseinugileak edo moda-diseinuko ikasleak haiek denak, honako hauek dira:  Cinthya Cubillo, Miriam Manterola, Amagoia Etxeberria, Cristina Uslé, Ane San José, Lierni Esnaola, Loreto Martín, Maider Alzaga eta Nuria Otazua. Diseinu irabazlearen egileak 4000 euro jasoko ditu saritan, eta urtarrilaren 5eko Errege Magoen desfilerako behin betiko arropak diseinatzeaz arduratuko da.

Joan den urtarrilaren 27an, “Eraberritu itzazu Errege Magoak” izeneko lehiaketa publiko bati eman zitzaion hasiera, Donostiako diseinua sustatu, garatu eta ikusgai egiteko xedearekin. Sektorea sendotzera bideratutako ekimen guztiak barne hartzen dituen Donostia Moda Klusterraren 2017ko Ekintza-planaren, Donostia Sustapenaren bidez, parte da. Ernesto Gasco alkateordeak adierazi bezala, «ekitaldi herrikoi eta tradizional dugun Errege Magoen desfilea aprobetxatu nahi izan dugu bertako diseinugileei beste aukera bat emateko, Errege Magoentzako diseinu berrituak sortu eta herritarron aurrean beren sorkuntzak aurkeztu ahal izan ditzaten».

Nahi izan duten diseinugile guztiek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera; bai profesionalek, eta bai moda-diseinuko ikasleek ere. Baldintza bakarra izan dute: Errege Magoen oinarrizko arropak eta tradizioa errespetatzea. Modaren sektorean eta hiriko desfilea antolatzen eskarmentua duten pertsonaz dago osatuta epaimahaia, eta irizpide hauen arabera aztertu, baloratu eta ebaluatu dituzte proposamen guztiak:

  • Errege Magoen neguko arropetarako egokiak diren ehun eta materialak erabiltzea.
  • Hiru estilismoetan sormena eta originaltasuna izatea eta berritzailea izatea.
  • Abangoardiaren eta klasikotasunaren arteko oreka mantentzea hiru figuretan.
By | 2018-04-16T17:22:34+00:00 abuztua 17th, 2017|Sin categoría|