//Garberan Donostiako diseinatzaileei eskainitako Donostia Moda guneak erabateko arrakasta izan du

Garberan Donostiako diseinatzaileei eskainitako Donostia Moda guneak erabateko arrakasta izan du

Maiatzaren 20an (larunbata) itxi zen Donostia Moda gunea, Garberako Merkataritza Gunean apirilaren 28an inauguratua. Ia hilabete batez, Donostiako zazpi diseinatzailek parte hartu dute Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren bitartez abian jarritako ekimenean. Ekimenaren helburua izan da tokiko produktuari eta produktu bereiztuari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatzea. Zazpi marka horiek Garberan erakutsi eta saldu dituzte 2017ko udaberri-udako bildumak.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi zuen: “oso gustura gaude, aukera interesgarria eskaini baitiegu Modaren Klusterraren esparruan gurekin lanean ari diren hiriko diseinatzaileei. Haiek benetako salmenta-puntua izan dute jende ugari ibiltzen den gunean, eta bildumak erakutsi ahal izan dituzte herritar guztientzat nahiz probintziako bisitarientzat eta turistentzat. Haientzat aurrerapausoa izan da ikusgarritasunaren eta proiekzioaren aldetik.”

Ekimenerako hautatutako sinadurak hauek izan ziren:

  • Taylor Clothing
  • Akukuna
  • Muxugorri
  • Maider Alzaga
  • Laia Varela
  • Haizea Arranz
  • Nerea Lurgain

Oro har, marka guztiak gustura agertu dira ekimenarekin, bezeroarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ez ezik, batik bat komunikabideetan eta ezagutzera emateko aukera ederra ere izan baitute, beharbada beste era batera lortzerik izango ez zutena. Zehazki, Akukuna eta Muxugorri etxeek saldu dute gehien Garberan egon diren bitartean, “gure moda oso ondo baitator zentro komertzialera etortzen diren familien profilarekin”, adierazi dutenaren arabera. Bestalde, Taylor Clothing-ek azpimarratu du garrantzitsua dela era horretako ekimenak abian jartzea, Garberara joaten diren gazteei bertan egiten den moda badagoela erakusteko, kalitatezkoa eta haientzat desberdina, merkataritza-guneko ohiko etxeak alde batera utzita.

Esperientzia urrian errepikatuko da Garberan, Donostiako diseinatzaileentzat egingo den deialdi berriarekin.

By | 2018-04-16T17:55:17+00:00 ekaina 5th, 2017|Sin categoría|