//Donostia Moda Klusterraren lankidetzari esker egindako Givenchyren trajeak estreinatu ditu Donostiako Orfeoiak

Donostia Moda Klusterraren lankidetzari esker egindako Givenchyren trajeak estreinatu ditu Donostiako Orfeoiak

Orfeoiko abeslariek tunika berriak jantzita parte hartu zuten Balenciaga Museoan, “Rachel L. Mellon Collection” erakusketaren inaugurazioan eskaini zuten emanaldian.

Maiatzaren 26an Orfeoiko abeslariek Balenciaga Museoan jantzi zituzten arrosa koloreko begiztadun lehendabiziko hamabost traje beltzak Donostiako tailer batean egin dira, Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren eta Donostiako Orfeoiaren arteko akordioari esker. Gainerako trajeak –130 dira, guztira– CEMEI eraikinean dagoeneko martxan dagoen Laborategi-Tailerrean egingo dituzte, AEG Ikastetxearen eskutik.

Traje berriekin, aldatu egin da Donostiako Orfeoiko abeslariek 1909az geroztik jantzi izan dituzten janzkien kolore zuria, baina eutsi egiten zaio jantzigintzako izen handiekin lan egiteko tradizioari. Beltza da tunika berria, eta estutu egiten da bularraren azpialdean, arrosa koloreko begizta batez errematatutako gerriko batekin.

traje orfeon contenido2

Erakundeetako ordezkariak eta kulturaren eta modaren munduko aurpegi ezagunak egon ziren erakusketaren inaugurazio-ekitaldian; han izan zen Hubert de Givenchy bera ere, Balenciaga Fundazioko lehendakaria eta erakusketaren komisarioa.

Donostian egindako trajeak ez du ordeztuko Balenciagak 1964an diseinatutako gaur egungo trajea, baizik eta biak erabiltzen jarraituko dute. Hubert de Givenchyk sortutako diseinua da; jostun horrek harreman estua izan zuen Getariako maisuarekin eta elkarrekin kolaboratu zuten. Doan egin du diseinu hori Givenchyk, eta Lorenzo Caprilek taxutu du diseinua oihalean. 2012an diseinatu zuen traje berria, baina krisiaren eraginez, ez da bideragarria izan orain arte trajeok ekoiztea. Orain, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzitzaren Donostia Moda Klusterraren laguntzarekin gauzatu da proiektua.

By | 2018-04-17T14:27:40+00:00 maiatza 29th, 2017|Sin categoría|