//Nazioartekotzea? Modaren sektorea turismoaren erakarlea?

Nazioartekotzea? Modaren sektorea turismoaren erakarlea?

Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak maiatzaren 5erako San Telmo Museoan antolatu duen jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Mahai-inguruak eta eztabaidarako eta prestakuntzarako tarteak protagonistak izango dira GdM Donostia Moda Jaialdiaren bigarren jardunaldian, maiatzaren 4tik 7ra bitartean, Donostian. Maiatzaren 5ean, San Telmo Museoan, Donostia Moda Klusterrak antolatutako jardunaldia The 2nd Skin Co. Master Class-arekin hasiko da, une honetan nazioartekoena den Espainiako marketariko bat. Han izango dira, baita ere, Gipuzkoako enpresetako diseinatzaile ospetsuak eta zuzendariak; hala nola, Gerardo González (BOX SS), Ianire Soraluze (Zergatik) eta Elma Francés (Manuela va de fiesta).

Gero eta lehiakorragoa eta globalizatuagoa den merkatuan, tokiko markak nazioartekotzeko estrategien inguruan arituko dira. Horrez gain, bigarren mahai-inguruan, eztabaidatuko dituzten gaien artean, 0 Kilometroaren balioa eta modaren sektorea turismoaren erakarle gisa berreskuratzea egongo dira. Halaber, jardunaldian prestakuntza-tailerrak eskainiko dira ‘made in – made by San Sebastián’ produktua saltzea bultzatzen duten diseinatzaileentzat.

Eguna: ostirala 2017ko maiatzak 5.

Lekua: Museo San Telmo.

Ordutegia: 11:00 – 19:00

By | 2018-04-18T10:20:18+00:00 maiatza 3rd, 2017|Sin categoría|