//Donostiako zazpi diseinatzailek beren bildumak merkaturatuko dituzte Garberako Donostia Moda gunean

Donostiako zazpi diseinatzailek beren bildumak merkaturatuko dituzte Garberako Donostia Moda gunean

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren Donostia Moda Klusterraren bitartez bian jarritako ekimenaren helburua da tokiko produktuari eta produktu bereiziari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatzea. Era horretan, abian jarri du ekimen hau tokiko diseinatzaileei bezeroarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematearekin batera. Horrela, hautatutako sortzaileek aldi baterako gune bat izango dute Garbera zentro komertzialean. Diseinatzaileek 2017ko udaberri eta udako bildumak erakutsi eta saldu ahal izateko puntua zentro komertzialaren erdi-erdian aurkitzen da.

EEkonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi du: “Modaren Klusterraren esparruan gurekin lanean ari diren hiriko diseinatzaileei eskaintzen diegun aukera interesgarria da. Izan ere, benetako salmenta- puntua izango dute 2017ko maiatzean eta urrian, jende ugari ibiltzen den lekuan. Horrela, bildumak erakutsi ahal izango dizkie herritar guztiei eta probintziako bisitariei nahiz gertura daitezkeen turistei. Haientzat aurrerapausua izango da ikusgarritasun eta proiekzio aldetik”.

siete desenadores 6

Hautatutako etxeak honako hauek dira:

  • Taylor Clothing
  • Akukuna
  • Muxugorri
  • Maider Alzaga
  • Laia Varela
  • Haizea Arranz
  • Nerea Lurgain

Hautagaiek ondorengo irizpide orokorrak bete behar izan dituzte hautatzeko:

  • Diseinatzaileek donostiarrak izan behar dute.
  • 2017ko udaberri-udako bilduma askotarikoa eta zabala izan behar dute jendeari zuzenean saltzeko hilabete oso batean.
  • Kalitatea, konfekzioa eta amaierak ez ezik, bildumako jantzi-kopurua ere kontuan izango dira.

Hautatutako etxeek bildumak saltzeko aukera izango dute hilabete oso batez; hots, apirilaren 28tik maiatzaren 20ra, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara, egunean zehar milaka bezero igaro ohi diren leku pribilegiatu batean. Esperientzia urrian berriro errepikatuko da, Donostiako diseinatzaileentzat egingo den deialdi berriarekin.

By | 2018-04-18T10:06:49+00:00 apirila 28th, 2017|Sin categoría|