//#“Postureotik” profesionalizaziora. Moda sektorean ingurune digitaletan egindako lanetik balioa ateratzeko gakoak

#“Postureotik” profesionalizaziora. Moda sektorean ingurune digitaletan egindako lanetik balioa ateratzeko gakoak

Donostiako Sustapenak, Donostia Moda bere Klusterrak bultzatzen dituen jardueren barruan, tokiko moda-enpresen marketin digitaleko estrategiak hobetzera bideratutako workshop honetara gonbidatzen zaitu.

Moda marka jakin batzuen marketin digitalaren kudeaketan egindako hutsegite kasu praktikoak eta ondo egindakoak aztertzetik abiatuta, tokiko moda-enpresei ingurune digital batean borrokatzeko beren estrategia definitzen lagunduko dien bide-orria emango da. Sare sozialetan helburu argiak definitzea, keyword-ak eta hashtag-ak identifikatzea, lehiakideen esparru horretako ekintzak ezagutzea… horiek dira workshop honetan eskainiko diren gakoetako batzuk.

Bertako sektoreak modaren negozioaren marketin digitaleko gakoak ezagutzeko aukera dauka, arlo horretan aditua den Antxon Benitoren eskutik.

Zure zain izango gaituzu!

  • Eguna: Osteguna, 2017ko martxoaren 30a
  • Ordua: 09:00-15:00
  • Lekua: Talent House. Baenako Dukearen Pasealekua 42 20.009 Donostia
By | 2017-03-20T14:44:00+00:00 martxoa 20th, 2017|Sin categoría|