//Donostia Modak 2017ko ekintza-plana aurkeztu du donostiako diseinua ezagutzera emateko

Donostia Modak 2017ko ekintza-plana aurkeztu du donostiako diseinua ezagutzera emateko

Donostia Moda Klusterrak, Donostiako Sustapenaren bitartez, aurtengorako aurreikusitako jarduketen artean ondorengoak aurkitzen dira: tokiko diseinatzaileentzako erakusketa eta salmenta espazioak sortzea, Errege Magoen jantziak diseinatzeko lehiaketa egitea, Zinemaldiarekin akordioa galak edo izarrak janzteko, nazioarteko adituen hitzaldiak, Diseinu Eskola bultzatzea eta CEMEI enpresa- zentroan Ehungintzako Lantegi-Laborategia abian jartzea.

Modaren sektoretzat hartzen dira janzkiak, oinetakoak eta, oro har, osagarriak sortzearekin lotutako ekoizpen-sare, enplegu eta zerbitzu guztiak. “Donostiak modaren arloko 1.000 enpresa eta komertzio inguru ditu, horietako 126 industria-enpresak: diseinatzaileak, firmak, jantzigintzako enpresak, trebakuntza espezializatua eskaintzen dutenak, etab, adierazi du Ernesto Gascok, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak. Sektore horrek 2.750 pertsonari ematen die enplegua zuzenean –industria eta merkataritza kontuan hartuta, hau da, hiriko enplegu osoaren % 2,63. Jarduera ekonomiko horrek 98,5 milioi euro inguruko fakturazio-ratioak eskaintzen ditu.

plan accion moda contenido1

Donostia Moda Klusterra orain dela urtebete baino gehiago jarri zen abian, eta sektorearen erronka orokorrak betetzeko diseinatutako Ekintza Plan batekin egingo dio aurre 2017. urteari:

  • Enpresa-sare sendo bat sortzea eta haren gaitasun profesionalak hobetzea.
  • Bertako produktu bereizi bat indartzea.
  • Kanpoko promozioa, hiriaren irudiaren eta markaren bitartez.
  • Ekoizle, saltzaile eta kontsumitzaileen artean modaren kulturaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina.

Helburu horiek betetzeko, ondorengo ekintzak antolatuko ditu Klusterrak:

  • Barcelona Bridal moda astean donostiar firmak promozionatzea, ‘Donostia Moda San Sebastian’ markaren pean.
  • GdM Donostia Moda Festival. Donostiako Moda Jaialdiaren barruan, Donostia Moda Klusterrak antolatutako jardunaldi profesional osoa ospatuko da, hitzaldi eta master classekin; gainera, maiatzean eta urrian, bertako diseinatzaileen azoka antolatuko da.
  • Cristobal Balenciagak Donostian lehenengo denda ireki zueneko 100. urteurrena ere ospatuko da, azaroan. Urteurren horren barruan sartzen da lehendabiziko Udako Eskolaren eta Udazkeneko Eskolaren aktibazioa, Balenciaga Museoarekin lankidetzan.
  • Berriro egingo da Diseinatzaileen Lehiaketa –“Istorio harilkatuak” abenduan; ALFA enpresarekin batera Balenciaga Museoan antolatutako ekintza.
  • Errege Magoen desfileko jantziak diseinatzeko lehiaketa antolatuko da. Horretarako, ekainean egingo da deialdi publikoa.

plan accion moda contenido3

Urtean zeharrerako aurreikusitako beste ekintza batzuk:

  • Donostiako Sustapenaren CEMEI Enpresa-zentroan Ehungintzako Lantegi-Laborategia abian jartzea; AEG ikastetxearekin lankidetzan egingo den proiektua da.
  • ‘Modaren txokoak’ programan parte hartzen duen diseinatzaile kopurua handitzea; programa horren bitartez merkaturatzen dituzten beren bildumak hiriko eta lurraldeko hainbat komertziok.
  • Hiriko merkataritza-gune handi baten bere espazioak doan lagako ditu, bertako diseinatzaileek beren bildumak erakuts eta sal ditzaten. Proiektu pilotua da, diseinatzaileak merkatuan posizionatzea helburu duena.
  • Enpresa-misioa Japonian, edo herri anglo-saxoia batera. Klusterra merkatu berriak aztertzeko fasean dago, eta herrialde horretan merkataritza-misioa gauzatzeko aukera aztertzen ari dira.
  • Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin lankidetzan jarduteko proposamena. Kontua da ekoiztetxeak bertako diseinatzaile eta firmekin harremanetan jartzea, eta haien esku uztea beren bildumak, alfonbra gorrian ikusaraz ditzaten.
  • Isabel Zapardiez diseinatzailea promozionatzea eta babestea, Barcelona Brida Week (Gaudi Novias) pasarelan parte hartzen duen hamabosgarren urtea dela eta.

Horrez guztiaz gain, Donostia Moda Klusterrak laguntasun-zerbitzua eskaintzen die ekintzaileei eta enpresa berriei, beren negozio-eredua aztertzeko eta hausnartzeko prozesuetan:

  • Enpresa sortzeko ibilbideak.
  • Lokalak prezio txikietan alokatzea, Donostiako Sustapenaren Enpresa-zentroetan
  • Banan-banako eta taldekako trebakuntza, adituen eskutik.
  • Enpresak sortzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak.

Komunikazioaren arloari dagokionez, Twitter, Instagram eta Facebook sare sozialetan Donostiaren Modaren profil berriak irekitzea aurreikusten da, egiten diren jardueren eta ekintzen zabalkundea egiteko. Gainera, astero bidaltzen den newslettera indartuko da; modaren industriaren sektorearekin lotutako albisteak jasotzen dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekiko lankidetza.

Donostia Moda Klusterraren eta Ingurumen Departamentuaren elkarlana sortu zen Moda Jasangarriaren Desfilearen lehen edizio arrakastatsua martxan jartzearekin batera; Miramar Jauregian egin zen desfile hura, eta aurtengoa izango da bigarren edizioa.

Diputazioko Ingurumen Departamentuarekin batera egingo den beste jarduera bat izango da diseinatzaile jasangarrien katalogo baten zabalkundea GK Green Fashion ekimenaren bitartez.

plan accion moda contenido4

Gainera, Donostia Moda Klusterrak zabaldu egingo du aurten hainbat eragilerekiko lankidetza:

  • Balenciaga museoa
  • Gipuzkoa de Moda – El Diario Vasco taldea
  • Kutxa Kultur
  • AEG Ikastetxea
  • Merkatarien Federazioa
  • Garbera Merkataritza-gunea
By | 2018-04-18T10:43:39+00:00 otsaila 28th, 2017|Sin categoría|